ume-txikia era nafarroa
Baliabideak

Abestu eta gozatu euskaraz

Musikak garrantzia handia dauka haurraren garapenean eta hizkuntza bereganatzeko prozesuan. Gozamena dakar eta haurra eta helduaren arteko lotura afektiboa indartzen du. Eta, bide batez, disfrutatzen duten bitartean, euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen da.

Kasu batzuetan, gurasoek ez dute euskarazko abestiak ezagutzeko aukerarik izan eta haurrekin erabiltzeko baliabideak falta dituzte.

Hemen dituzue haurrekin euskaraz abestu eta gozatzeko baliabide batzuk:

www.txantxangorria.eus
Euskal karaokea. Euskarazko abestien bideoak letrarekin. 2000 abesti baino gehiago. Bilduma bereziak: 150 haur-kanta, Euskal Herria Kantuz, euskarari buruzko abestiak…

www.enekantak.eus
Haurrendako euskarazko abestiak eta dantzak. Halaber,  Youtube bideoak letrarekin eta Spotify bildumak.

Katxiporreta TB
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Youtube kanala. Abestien eta ikuskizunen bideoak.

www.katalogoa.eus
Euskarazko produktuen katalogoa. Besteak beste, CDak, DVDak…