era-nafarroa-euskara-navarra-euskera-bigarren-hezkuntza
Eskolan

Ahozko trebetasuna, giltza komunikazio pertsonalean eta profesionalean

Gaurko gizartean askotan azpimarratzen da ahoz eraginkortasunez komunikatzeko beharra eremu pertsonalean eta profesionalean; hau da, esan nahi dena ahoz egoki adierazteko gaitasunaren garrantzia azpimarratzen da. Baina, neurri berean, pertsona asko eta asko entzuten ditugu jendaurrean hitz egiteko beldurra aitortzen dutenak, edozein dela erabiltzen duten hizkuntza.

Gainerako giza trebetasunak bezala, ahoz komunikatzeko gaitasuna landu eta hobetu daiteke, eskoletan eta institutuetan ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuz, baita eskolaz kanpoko aisialdian ere, mintzamenarekin lotutako jarduerak aukeratuz, antzerkigintza edo bertsolaritza, esaterako.

Gai horri buruz, interesgarria da Anjel Lertxundik Kike Amonarrizi “Tribuen Berbak” ETB1eko saioan esandakoa.