BALIABIDEAK

Altxor txikiak Youtuben: bideo-ipuinak

Inoiz ERAn ibili denak ongi daki baliabide-biltegi polita dela, batez ere, seme-alabak D ereduan dituztenendako. Besteak beste, Youtuben bilketa lana egin eta sarean barreiaturik dauden baliabide batzuk sailkatu ditu.

Ipuinak kontatzea artea da, baina ez hori bakarrik. Egoki-egokia da haurrekin lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Gainera, oso momentu bereziak eskaintzen ditu. Ez al da, bada, izaten sarritan benetan hunkigarria elkarrekin irakurtzea eta istorioak elkarri kontatzea ohean eroso? Dena den, oheaz eta besaulkiaz aparte, badira irakurtzeko bestelako tokiak eta bestelako uneak eta manerak. Egunak 24 ordu ditu eta ez da zertan gauera itxaron ipuinei tokia egiteko. Bestalde, eguneko momentu eta egoera guztiak ez dira berdinak izaten, esaterako, etxean bestelako lan batzuk egin behar izaten direnean edo ipuin-kontalariaren lanetan aritzeko indarrik ez dagoenean. Hori dela eta, une horietarako bikaina da bestelako aukerak ezagutzea eta baliatzea, bideo-ipuinak kasu:

Bideo-ipuinen hautaketa bat:

Alor honetan ere ohikoa da erabiltzaileek bilduma propioak osatzea eta edonoren eskura paratzea: