bi haur tabletei begira
BALIABIDEAKETXEAN

App-ak euskaraz: jolastu eta ikasi, eskutik helduta

Aplikazio mugikorrek gero eta presentzia nabarmenagoa dute gure bizitzan, eta gero eta goizago heltzen diegu. Haurrek, hain zuzen ere, horien bidez jolasteko aukera paregabea dute eta, aldi berean, ikasten dute. Dena den, app-en merkatua horren handia denez, sarri gurasoendako zaila da jakitea zeintzuk diren kalitatezkoak eta zeintzuk ez.  Gainera, oraindik puri-purian dago gailu elektronikoekin hasteko adinari buruzko eztabaida.

Nolanahi ere, teknologia ez da geroa, oraina baizik, eta argi dago app-ak gelditzeko heldu direla. Hori dela eta, bizkarra eman beharrean, hobe da jarrera proaktiboa hartzea eskaintza ezagutzeari begira, eta app-ek eskura ematen dituzten aukerei eta haurrei eskaintzen dizkieten onurei begira. Bestela esanda, begitartean eduki behar da  haurrek, teknologia digitalarekin primeran moldatu arren, ondoan heldu baten presentzia beharrezkoa dutela, beti ere ikuspuntu positiboa izanen duena.

Jarrain euskarazko app-en zerrenda bat dago, gurasoendako gida osagarri batekin. Bertan, aplikazioen inguruko deskribapen laburra topatuko dute, baita adinari, prezioari eta plataformari buruzko informazioa ere.

1. Hitziki.

Euskarazko hiztegia jolastuz ikasteko aplikazioa, egokia 6 urte arteko haurrentzat (eta euskara ikasten ari diren helduentzat). Hasieran hitzak aurkezten dira, bakoitza dagokion argazkiak, testuak eta audioak lagunduta. Jarraian jolasa hasten da eta irudi egokia asmatu behar da. Hitzak zortzi multzotan jasota daude: animaliak, etxean, eskolan, jakiak, jantziak, koloreak, formak eta jostailuak.

Adina: 2-6 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone. On line ere jolas daiteke: hitziki

2. Euskarazko haur literaturaren klasikoetan oinarritutako jokoak: Galtzagorri Elkartearen “Klis klasikoak”

2.1. “Amattoren uzta” liburuko ipuin tradizionaletan oinarritutako transmedia kontakizunak eta jolasak bildu ditu emakume eta zuhaitzaren marrazkia eta aplikazioaren testuakaplikazio honek: “Hartz-kumeren istorioa”ren abentura grafikoa, “Gameluaren istorioa”rekin sortutako 360 graduko esperientzia eta “Arttoren istorioa”n oinarritutako ipuin interaktiboa. Patxi Zubizarreta izan da gidoigile; Maite Gurrutxagak ilustratu ditu animazioak, eszenak eta pertsonaiak eta Joserra Senperenak sortu du musika. “Amattoren Uzta app”az gozatzeko Galtzagorrik Mayi Ariztiaren liburua eskuratzea gomendatzen du.

Adina: 8-12 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone
Argibide gehiago

2.2. “Txan fantasma” Mariasun Landak idatzi eta Jon Zabaletak ilustratua. Aplikazio honetan hainbat joko daude: maskota birtual bat, kantuak, puzzleak, jolas herrikoiak (esku-jolasak, gordeketan…), ipuineko pasarteekin lotutako asmakizunak, ohiko joko digitalen egokitzapenak, sormena eta ahozkotasuna lantzeko jokoak… Komeni da aurretik liburua ezagutzea.

Adina: 8-12 urtetxan eta batbirulau liburuen azalak
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone
Argibide gehiago

2.3. “Maria Goikoak batbirulau!” Anjel Lertxundik idatzi eta Antton Olariagak ilustratua. Liburu horretan oinarrituta, Galtzagorriren aplikazioak puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak eta bestelako hainbat joko proposatzen ditu. Komeni da aurretik liburua ezagutzea.

Adina: 4-8 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android / iPhone
Argibide gehiago

3. “Ipuintxoak” ipuin eta jokoak.galtzagorri ipuinaren hasierako orria

Euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako ipuin eta joko interaktiboak. Ipuinek entzuteko nahiz irakurtzeko aukera ematen dute. Jokoen artean hainbat proposamen daude: marrazteko jarduerak, bikoteak egiteko jokoak, puntuak lotzekoak, siluetak asmatzekoak…

Adina: 6 urtetik aurrera
Prezioa: doan
Plataforma: Android

4. “Jolastokijolastoki aplikazioaren lehen orria

36 joko erraz, intuizioa eta sormena garatzen laguntzen dutenak. Lau kategoriatan sailkatuta daude: liburutegia, urmaela, parkea eta merkatua. Hiru zailtasun mailatan joka daiteke.

Adina: 6-8 urte
Prezioa: doan
Plataforma: Android

5. “Zer da zer”zerdazer jokoaren hasierako orria

Pertsonaiak, animaliak, tokiak eta bestelako irudi sekretuak galderen bidez asmatzeko joko klasikoa. Zailtasun mailaren arabera eta kategoriaren araberako sailkapenak eskaintzen ditu.

Adina: 10 urtetik aurrera
Prezioa: doan (pro bertsioa 1,99 euroan)
Plataforma: Android / iPhone

6. “Auskalo lite”

Taldeka aritzeko galdera-jokoa. Galderak hezitzaileek prestatuak dira, honako gai hauen inguruan: euskara, matematika eta auskalo jokoaren hasierako orriainformatika, musika, kirola, zinema eta telebista, ingurumena eta gizartea.

Adina: 8 urtetik aurrera
Preziao: doan (pro bertsioa 1,99 euroan)
Plataforma: Android / iPhone

 

“Maria Goikoak batbirulau!” aplikazioaren inguruko azalpen-bideoa: