Ongi etorri jaioberri

Haur jaioberriak dituzten familiak

Umea jaio eta garai berria etorri zaizu. Berarekin une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak zeureganatuko dituzu. Onena eman nahi izanen diozu, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan.

mutikoa barrez liburua eskuetan

Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko

Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Gabonetako oporretan haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta […]

enborrak sutan

Olentzero eta neguko erritualak

Neguko festen zikloa Arimen Gauak zabaltzen badu ere, ospakizunen gailurra neguko ekinozioarekin heltzen da, dudarik gabe, eta harekin, Olentzero.  Sukilaren edo eguberritako enborraren pertsonifikazioa da, ziur aski, Olentzeroren jatorria. Sukila gabon gauean pizten zen eta sutan mantentzen zen urteberria hasi arte. Piztutako su horrek neguaren amaiera eta urte zaharra adierazten ditu, eta era berean, urte […]

Sator bat lurraren bihotzetik ateratzen.

Esperientzia E R R A L D O I A K txikiendako

Ene Kantak talde nafarrak kantu-bilduma berria aurkeztu du eta formatu bereziko ikuskizuna eskaintzera heldu da urte bukaeran. Lau emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen. Taldea 2011n sortu zen eta ordutik 4 disko argitaratu ditu, denak haurrentzako kantuekin. Oraingoan, Satorjator CD-DVDa argitara eman du, 2018ko azaroaren amaieran. 19 kantuz osatutako bilduma da, […]

Haurdunaldian hasten da soinuak jasotzen

Jaioko den haurraren zentzumenak tirriki-tarraka garatzen dira amaren sabelean. Entzumena, esaterako, hogeita laugarren asterako prest dago, eta hortik aurrera, umekiak amaren gorputzak osatutako orkestraren musika jasotzen du: bihotzaren taupadak, biriken soinua, sabelaren kantua eta ahotsen melodia guztiak. Horiek guztiak soinu ezagun eta lasaigarriak izanen dira jaiotzen den momentuan bertan, eta gero. Ahotsekin eta kantekin batera […]

ume bat land rover batean

Nor da Imanol Urbieta?

Euskaraz ikasi duten ume guzti-guztien bihotzeko fonotekan izen bat dago, Imanol Urbieta, berak jarri baitzion soinu banda haurtzaroari.   Musikari eta irakasle handi honen kantu zerrenda izugarria da: Jon Brown, Txiki txiki txikia, Uztaiak gora, Mac Mikel, Txoria nintzela, Astoa ikusi nuen, Alaken, Lotan nago, Aran txantxan… Irakasle izan zen 70. hamarkadan, ikastolak sortu berriak ziren […]

Ongi etorri jaioberri!, guraso berrientzako liburuxka

Umea izatearekin batera garai berria irekitzen da gurasoentzat eta familia osoarentzat. Seme/alaben jaiotzak poz handiko momentuak ekartzen ditu, eta baita ardura berriak ere; izan ere, haurrak zoriontsu izatea da gurasoen helburua, eta hori lortzeko baliabideak eskaini nahiko dizkiete seme-alabei. Horretaz gain, erabakiak hasten hartzeko garaia da, besteak beste, txikitatik zein hizkuntza ikasi behar duten erabakitzea. […]

webgune baten azala

guraso.eus, aita-amen premiak asetzeko gunea

era.eus-en helburu nagusia da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea, baita seme-alaben ikas-prozesua osatzea ere. Eta, familiek senideak dituzten modu berean ditu Era-k antzeko webguneak, helburu berdintsuekin ari direnak, guraso.eus kasu. Plataforma digital hori gurasoen premiak asetzeko gunea da eta, hortaz, orotariko gaiak jorratzen ditu. Gurasotasuna eta heziketa dira ardatza, jakina, baina bestelakoak […]

Mihiak dantzan: Mintzapraktikaren arrakasta

Ahozkotasuna lantzeko programetan euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira ohitura badutenekin, eta erabilera handitzeko helburua dute. Nafarroan asko dira euskaltegian  dabiltzan helduak, guraso edo guraso izateko asmoa duten asko tartean. Euskara ikasten ari diren guraso horiek hainbatetan ez dute aukerarik ikasten ari direna beste heldu batzuekin praktikan jartzeko eta ikaste-prozesua indartu eta […]

Euskaraldia, gero eta hurbilago

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra eginen da eta euskararen erabilera handitzeko xedea du helduen hizkuntza ohituretan eraginez. Haurrek distantzia handia ikusten dute esaten zaienetik (egin euskaraz), helduen munduan ikusten dutenera (euskaraz dakiten heldu askok ez dute elkarren artean hizkuntza horretan egiten). Distantzia hori murriztea izan behar da gurasoen, eta orokorrean, helduen egitekoa, euskara dakitenean erabiliz […]

Euskararen ibilbidean euskaltegiak bidelagun aproposak dira

Irailarekin batera euskaltegietan izena emateko epea zabaldu da, eta honekin batera helduok euskalduntze prozesuari berrekiteko edo hutsetik hasteko garaia. Izan ere, euskarak etorkizunerako aukera bikaina eskaintzen digu, bai familian euskara transmititzeko, zein euskal komunitatean sartzeko eta kultura gozatzeko. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako 35 toki entitatek eta euskaltegiek bultzatzen duten aurtengo kanpainaren leloa hauxe da:  “#Eman like […]