Eranafarroa-album-ilustratuak

Album ilustratuak: lehen irakurleendako oso aproposak

Album  ilustratuak ez dira liburu ilustratuak. Albumetan irudia eta testua osagarriak dira, hau da, marrazkiek ez dute soilik hitzek diotena islatzen, hitzek adierazten ez duten hori baizik. Horrela, albumak modu berezi batez irakurri behar dira, irudiek diotenari erreparatuz. Gaur egun, oraindik, ohikoa da irakurleek album ilustratuak eta liburu ilustratuak nahastea. Albumek testu gabe ere funtzionatzen […]

Irakurri, gozatu eta oparitu Nafarroako 16 herri eta eskualdetan.

Ikerketa ugarik erakutsi dute irakurtzea onuragarria dela garunarentzat. Irakurketak irudimena lantzen, hiztegia aberasten eta garuna garatzen laguntzen duela azpimarratzen dute adituek. Komeni da gainera, txikitatik hartzea irakurtzeko ohitura, burua trebatzeko entrenamendurik onena baita. Istorioek hasiera, garapena eta amaiera izaten dituzte, eta kontakizunaren atal horiek arretari eusteko gaitasuna garatzen laguntzen dute. Alegia, zenbat eta lehenago hasi […]

ipuina-irakurtzen era nafarroa

Seme-alabei ipuinak kontatzeko zenbait ideia

Denek badakigu zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: ➢ Gurasoekin lotura afektiboa eraikitzeko bidea izateaz gain, barrura begiratzeko aukera ematen digu; hitza jartzen die gure barruan gertatzen diren beldurrei, desirei, kontraesanei … gure emozioei. ➢ Ipuina ispilua da, bizitzari kanpotik begiratzeko. Ipuinak egintzen ondorioak erakusten dizkio haurrari, egintza konkretua. ➢ Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz […]

mugikorra era nafarroa

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Haurrak gero eta goizago hasten dira tabletak eta telefono mugikorrak erabiltzen. Tresna teknologiko horiek telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte, hein handi batean, eta gero eta gehiago erabiltzen dira entretenimendurako. Zorionez, badaude hamaika aplikazio, haurrak entretenitzen diren bitartean, hezi eta irakastea helburu dutenak. Eta euskaraz ere badaude asko eta mota askotarikoak. Euskarazko ipuinak entzun, margotu […]