Lotarako kantak: lasai eta goxo gurasoen altzoan

Sehaska kantak umeei kantatzen zaizkien abestiak dira, erlaxatu edo lokartu daitezen. Esan daiteke kultura guztietan abesten direla, unibertsalak direla. Normalean, gurasoek kantatzen dizkiete seme-alabei eta horien bitartez segurtasuna, babesa edo hurbiltasuna transmititzen zaie umeei. Gurasoek ez dute zertan ahots ederrik izan, egoera horretan umeak babesa baloratzen baitu, ez ahotsaren kalitatea. Beraz, sehaska kanta hurbileko pertsona […]

ume-txikia era nafarroa

Abestu eta gozatu euskaraz

Musikak garrantzia handia dauka haurraren garapenean eta hizkuntza bereganatzeko prozesuan. Gozamena dakar eta haurra eta helduaren arteko lotura afektiboa indartzen du. Eta, bide batez, disfrutatzen duten bitartean, euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen da. Kasu batzuetan, gurasoek ez dute euskarazko abestiak ezagutzeko aukerarik izan eta haurrekin erabiltzeko baliabideak falta dituzte. Hemen dituzue haurrekin euskaraz abestu […]

5-9 Urteko haurrendako kantuak

Etxeko kontuetarako kantuak: bazkaltzen, dutxan…

Urtebetetze kantuak

Sehaska kantuak

Jolasteko kantuak

10 urtetik gorakoentzat