bi haur tabletei begira

App-ak euskaraz: jolastu eta ikasi, eskutik helduta

Aplikazio mugikorrek gero eta presentzia nabarmenagoa dute gure bizitzan, eta gero eta goizago heltzen diegu. Haurrek, hain zuzen ere, horien bidez jolasteko aukera paregabea dute eta, aldi berean, ikasten dute. Dena den, app-en merkatua horren handia denez, sarri gurasoendako zaila da jakitea zeintzuk diren kalitatezkoak eta zeintzuk ez.  Gainera, oraindik puri-purian dago gailu elektronikoekin hasteko […]

haur bat erraldoien barruan

Erraldoiekin dantza, buruhandiei burla eta kiliki eta zaldikoei zirika

Kalejiran, Iruñeko kaleetan barrena, nor dabil festa alaitzen?  Badira, bai, txarangak, gaitero eta txistulariak, baina haurren begirada harrapatzen onenak beste batzuk dira. Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, nor bestela? Iruñekoa, Iruñerrikoa, Vianakoa, Gardekoa…ez du axola nongoa izan, fenomeno honi ezin baitzaio ihes egin.  Festa-programa guztietan daude, osagai mugiezin eta kutunenak dira. Haurrek maite dituzte, eta […]

Udan ere ohitura onak transmitituz

Udan, eta zauden tokian zaudela ere, euskarari lekua egin diezaiokezu. Igerilekuan, hondartzan, mendian, edo etxean… noranahi eraman dezakezu zurekin, nahi duzun euskarrian gainera: izan daiteke liburu bat, aldizkaria, musika, … Edozein aukeratuta ere, guztiak, bidelagun bikainak dira. Eguzkipean orduak erraz pasatzen dira irakurriz eta abestiak entzunez. Nahi adina aukera dago egiten duzun hori euskaraz egiteko. […]

Komikiak irakurtzearen abantailak haurrendako

Modu bikaina irakurtzen ikasteko. Album ilustratuak bezala, komikiak oso egokiak dira irakurtzen ikasteko, prozesua biziki arintzen baitute. Irudiak erraz ulertzen direnez, testuak interpretatzen laguntzen dute, baita istorioa ere. Azken buruan, komikia kontaketa grafikoa da, istorio laburrak irudiez hornituak aurkezten dituena. Testua eta irudia bineta sekuentzialetan kokaturik, erraz jarraitzen da argumentua. Gainera, komikiaren lengoaiak sinboloak erabiltzen […]

Sortzen festa 2018: EgunOn!

Joan den igandean, maiatzak 20, Sortzen Elkarteak sare publikoko euskal eskolen festa antolatu zuen Iruñean, Antoniutti parkean. Jaia eskola askotako kideen artean antolatzen da auzolanean, gurasoekin batik bat. Aurtengo jaiaren leloa EgunOn!  izan da, eta, honekin, «Auzo bizi onaren eskola eta hezkuntza burujabetza» bultzatu nahi dituzte. Lortu nahi duten amets horri beste bat gehitu nahi […]

Haurrak plazan

Hizkuntza da erabiliz zorrozten den tresna bakarra

Groenlandiako inuiten tradizioak dioenez, hizkuntza da erabiliz zorrozten den tresna bakarra. Bernardo Atxagak beste hitz batzuekin gogora ekarri zuen Abdelfattah Kilito irakasle marokoarraren ideia: “hizkuntza xaboiaren kontrakoa da, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago”. Izan ere, denok dakigu hizkuntza aberasteko modurik hoberena dela bizitzako esparru guztietan erabiltzea. Familian erabil dezaketen haurrek asko ikasiko dute etxeko […]

hainbat neska zirku ariketak egiten

Euskarazko udalekuak: aisialdian ongi pasatzeko aukera ezin hobea

Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Uda, sasoi aproposa da, gainera, kalean jostatzeko eta aisialdiaz gozatzeko, antolatutako jarduera eskaintza zabala baitago. Aukeratzerakoan kontuan hartu behar da umeek udan 9 aste inguru pasatzen dituztela eskolatik kanpo, eta askok euskararekin kontaktu gutxiago izanen dutela, alegia, opor garaian hainbat familiek aukera gutxiago […]

Nerabeen erreferenteak

Haurtzaroan garrantzitsuak diren pertsonak, nortasuna eraikitzen laguntzen dutenak, gertuko pertsonak dira: gurasoak eta senideak, oro har. Haurrek horiengan ikusitako ohitura eta jokabideak errepikatuko dituzte, jokabide linguistikoak ere bai, jakina, eta memorian iltzatuta geratuko zaizkie lotara goxoki abestutako kanta edo emozioz entzundako ipuina. Horien bidez eginen du haurrak lotura afektiboa hizkuntzarekin. Nerabezaroan berezko identitatearen bilaketa hasten […]

aita-umeekin era nafarroa

Eskolaz eta familiaz kanpo euskaraz aritzeko aukerak izatearen garrantzia

Euskarazko hezkuntza eredua eta familian euskara harreman hizkuntza izatea oso garrantzitsuak dira seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko. Baina ezin dugu ahaztu eremu horietatik kanpo ere aukerak eskaini behar zaizkiela ikas-prozesua osatzeko eta hizkuntzaren erregistro informala ikasteko nahiz praktikatzeko. Familiatik aukera eman behar diegu hori guztia euskaraz egiteko, eskaintzen diren eskolaz kanpoko jardueretan izena-emanez, (ludotekak, kirola, […]