ume bat land rover batean

Nor da Imanol Urbieta?

Euskaraz ikasi duten ume guzti-guztien bihotzeko fonotekan izen bat dago, Imanol Urbieta, berak jarri baitzion soinu banda haurtzaroari.   Musikari eta irakasle handi honen kantu zerrenda izugarria da: Jon Brown, Txiki txiki txikia, Uztaiak gora, Mac Mikel, Txoria nintzela, Astoa ikusi nuen, Alaken, Lotan nago, Aran txantxan… Irakasle izan zen 70. hamarkadan, ikastolak sortu berriak ziren […]

Txikipedia: haurrentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea

Txikipedia zortzi eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako euskarazko entziklopedia da, lexiko eta sintaxi egokituak dituena, hau da, euskara garbi eta errazean idatzita dago. Entziklopedien historia gogoratzea bide ona da ikasteko moduak nola aldatu diren irudikatzeko. Garai batean Larousse liburukoteak ziren eskolako lanak egiteko laguntza nagusia, gero euskarazko Lur eta Harluxet entziklopediak heldu ziren eta, Internet […]

Txikien lehen eskola

Nafarroako udalerri askotan, familiek euskarazko lerroa aukeratu dezakete 0-3 zikloan. Haur Eskolan hastean, haurrari ordura arteko mundu txikia zabaltzen zaio: familiakoak ez diren helduak ezagutzen ditu, hezitzaileak, baita adinkide asko ere. Oro har, ingurunea ezagutzeko aukerak biderkatzen zaizkio. Haur eskolak familia askoren topaleku dira, euskara familia-hizkuntza duten familiena, baita euskara ez den beste hizkuntza bat […]

Esperientzia pedagogikoa

D eredua, hamarkadetako esperientzia eredu eleanitza izaten. Nafarroako Gobernuak, 24 toki entitateen laguntzarekin, euskarazko hezkuntzaren aldeko kanpaina abiatu zuen joan den urtarrilaren 18an. Bertan nabarmentzen da, besteak beste, euskarazko murgiltze ereduaren esperientzia pedagogikoa. D ereduak hizkuntzen transmisioaren alorrean hamarkadak daramatza. Murgiltze-linguistikoaren metodologian esperientzia handia metatu du, baita gurasoei sortzen ahal zaizkien kezkei erantzuten ere, etxerako lanak […]

neska era nafarroa

Murgiltze-linguistikoa eta hezkuntza eleanitza

Metodologia sendoko murgiltze-linguistikoa, hezkuntza eleanitza lortzeko bidea. Hizkuntza-murgiltzearen oinarria da ikaslea bere lehen hizkuntza ez den beste batean eskolatzea, eskola-edukiak ikasten dituen bitartean bigarren hizkuntza hori ikas dezan. Gainera, bide batez, balio du gizartean dauden desoreka linguistikoak orekatzeko. Izan ere, esparru sozial gutxiagotan erabiltzen den hizkuntzari, euskarari gure kasuan, hezkuntzaren esparrua ematen zaio. Beraz, urteetan […]

bi neska, bata besteari belarrira hitz egiten

Ahozko trebetasuna, giltza komunikazio pertsonalean eta profesionalean

Gaurko gizartean askotan azpimarratzen da ahoz eraginkortasunez komunikatzeko beharra eremu pertsonalean eta profesionalean; hau da, esan nahi dena ahoz egoki adierazteko gaitasunaren garrantzia azpimarratzen da. Baina, neurri berean, pertsona asko eta asko entzuten ditugu jendaurrean hitz egiteko beldurra aitortzen dutenak, edozein dela erabiltzen duten hizkuntza. Gainerako giza trebetasunak bezala, ahoz komunikatzeko gaitasuna landu eta hobetu […]

liburuak era nafarroa

Etxerako lanak

Lan egiteko ohitura eta eskolaren eta familiaren komunikazio ona: proba arrakastaz gainditzeko gakoak. Hainbat gurasorentzat buruhaustea dira etxerako lanak. Ez alferrik, eztabaida sakona piztu da eskolak bidali beharreko etxerako lanei buruz, baita adin bakoitzean egin beharrekoaren tamainari buruz ere. Edozein modutan, komeni da hezkuntza arloko profesionalek (irakasleek, pedagogoek) behin eta berriro azpimarratutako hainbat puntu nabarmentzea: […]