Sardina bat! …sardina bat! …biii sardina!

Noiz hasten da bidaia, autobusean ala izen-ematean? Itsas-jarduerak, mendikoak, bertsolaritza, baserri-giroa, multiabentura… Eskaintza handia da eta aukeratzen duzuna aukeratzen duzula asmatuko duzu, den-denak baitira dibertsiorako toki apartak. Gainera, urtetik urtera aldatzen ahal da eta aurten mendian rapelatu eta heldu den urtean Lagan surfeatu! Familia-kontziliazioan laguntzeaz gain, udalekuak aukera paregabea dira haurrak errutinatik ateratzen direlako. 7-10 […]

rugby neskak

Herriko espazioak I: Kiroldegia

Denbora altxor preziatua da,  benetan, baita espazioa ere. Garrantzitsua da gure bizitzan. Izan ere, dela eremu pribatuan, dela publikoan asko zaintzen ditugu tokiak. Etxean, esate baterako, oso agerikoa da, toki berezia ematen baitiegu argazkiei, oroigarriei edota landareei. Espazio publikoei dagokienez, jende orok erabiltzeko diseinatu eta eraikiak izan dira eta hori bera da giltzarria, alegia, konpartitzeko […]

Euskararen dieta osasungarria: piramidearen oinarrian hizkera ez formala

Jaten duguna omen gara, baina ez dugu soilik ahotik jaten. Hizkuntzen eremura etorrita, esan daiteke belarrietatik eta begietatik elikatzen garela. Beraz, horrela osatzen dira gure esateko erak eta manerak, hau da, hiztegia eta egitura multzoa. Helduen kasuan esaterako, jakina da ez dela hizkuntza modu berean erabiltzen tabernan lagunekin edo lana lortzeko elkarrizketa batean, afari bat […]

Bat eta biga inauterietan gira

Bat eta biga, inauterietan gira; hiru eta lau, ni alegera gaur; lau eta bost, ni zutaz agradoz; sei eta zazpi, zu ere bai noski! (1) Inauteriekin ematen zaie bukaera neguko festei. ERAn aurretik azaldu bezala, neguko ziklo hori Arimen gauak zabaltzen du eta Olentzero eta ekinozioko erritualak pasa eta gero inauteriek ixten dute. Tartean, otsailaren […]

Bertsolaritza ikasgelan… eta kalean!

Nafarroako eskola gehienetan, euskaraz ikasten duten 5. edo 6. mailako ikasleek ordubeteko saioa izan ohi dute astero, bertsolaritza ardatz. Baina bertsoez harago doan saio bat izaten da hau. Izan ere, gure kulturako zein munduko beste txokoetako doinuak abesten dituzte, errima familiak ezagutu, haien lehen kopla eta bertsoak sortu, eta beste ezeren gainetik, euskararekin jolastu. Ariketa […]

enborrak sutan

Olentzero eta neguko erritualak

Neguko festen zikloa Arimen Gauak zabaltzen badu ere, ospakizunen gailurra neguko ekinozioarekin heltzen da, dudarik gabe, eta harekin, Olentzero.  Sukilaren edo eguberritako enborraren pertsonifikazioa da, ziur aski, Olentzeroren jatorria. Sukila gabon gauean pizten zen eta sutan mantentzen zen urteberria hasi arte. Piztutako su horrek neguaren amaiera eta urte zaharra adierazten ditu, eta era berean, urte […]

Sator bat lurraren bihotzetik ateratzen.

Esperientzia E R R A L D O I A K txikiendako

Ene Kantak talde nafarrak kantu-bilduma berria aurkeztu du eta formatu bereziko ikuskizuna eskaintzera heldu da urte bukaeran. Lau emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen. Taldea 2011n sortu zen eta ordutik 4 disko argitaratu ditu, denak haurrentzako kantuekin. Oraingoan, Satorjator CD-DVDa argitara eman du, 2018ko azaroaren amaieran. 19 kantuz osatutako bilduma da, […]

Durangoko azoka: plan paregabea

Durangoko azoka liburuak, jokoak eta diskoak erosteko baino askoz gehiago da, kulturzaleen topaleku ere bada. Adin guztietako publikoarentzat eskaintza zabala izaten da urtero: musika kontzertuak, idazleen hitzaldiak, edota haurrentzako ekitaldiak, esaterako. Ekitaldi horietarako, gainera, espazio propioa dute txikienek, Saguganbara izeneko aretoa eta zabalik dago abenduaren 5etik 9ra, azoka egiten den bitartean. Haur eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da […]

neskato bat- ahoa zabal zabalik-abesten

Entrenatu, ez kirolean soilik

Inoiz ikusi baduzu haur bat ikuskizun batean, aho zabalik, erne-erne, ezin erneago, istorioan bete-betean sarturik… esperientzia estetiko batean murgilduta dago. Horrelakoetan, adierazpen artistikoak ardatz, aldi berean, disfrutatzen eta ikasten dute umeek. Ikasketa hori, gainera, ez da edonolakoa. Izan ere, bizitzen eta sentitzen diren esperientziak hobeki barneratzen dira, emozioekin konektatzeak hori baitakar. Bestela esanda, ikasteko modurik […]

Marrazki bizidunek euskaraz, haurrek ere bai

“Goiz goizetan egun on, eta gauetan gabon, ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon” … zenbatetan entzun ote dugu etxeko telebistan kantu honen hasiera hau? Edo, Hirukiak ataletako sorgina haserre mintzatzen “arraioa, zer da hori?…Inozo halakoa!” esanez? Eta ohartu zarete seme-alaba zaharxeagoak nola egoten diren Sam, Alex eta Clover: Berebiziko espioien  abenturak jarraituz, telebistako pantailara itsatsita? Marrazki […]