Sardina bat! …sardina bat! …biii sardina!

Noiz hasten da bidaia, autobusean ala izen-ematean? Itsas-jarduerak, mendikoak, bertsolaritza, baserri-giroa, multiabentura… Eskaintza handia da eta aukeratzen duzuna aukeratzen duzula asmatuko duzu, den-denak baitira dibertsiorako toki apartak. Gainera, urtetik urtera aldatzen ahal da eta aurten mendian rapelatu eta heldu den urtean Lagan surfeatu! Familia-kontziliazioan laguntzeaz gain, udalekuak aukera paregabea dira haurrak errutinatik ateratzen direlako. 7-10 […]

rugby neskak

Herriko espazioak I: Kiroldegia

Denbora altxor preziatua da,  benetan, baita espazioa ere. Garrantzitsua da gure bizitzan. Izan ere, dela eremu pribatuan, dela publikoan asko zaintzen ditugu tokiak. Etxean, esate baterako, oso agerikoa da, toki berezia ematen baitiegu argazkiei, oroigarriei edota landareei. Espazio publikoei dagokienez, jende orok erabiltzeko diseinatu eta eraikiak izan dira eta hori bera da giltzarria, alegia, konpartitzeko […]

Guraso jostalariak, bin, ban, boleran!

Ama-aita jostalariak bi munduren artean txandaka ibiltzeko gai dira: haurren unibertso zoragarri eta zirraragarrian murgil daitezke, non jolasa bera baita gauzarik garrantzitsuena. Horrela, barnean daramaten haurrarekin konektatu eta tarte batez atzera eginez haurraren betaurrekoak janzten dituzte. Aldi berean, haatik, oinak lurrean gorde eta gauza dira mugak non diren ongi bereizteko eta jakiteko noiz itzuli behar […]

Lehen hitzak… eta ondoren datozenak

Gurasoendako zinez esperientzia ederra da ume-ninien garapena bizitzea, bertatik bertara ikustea eta parte hartzea. Denbora hartzen du prozesuak eta familiei une polit-politak ematen dizkie.  “Lehen hitzak” esaten dituen momentua, esate baterako, berezia da. Haur guztiek erritmo bera ez izan arren, gutxi gorabehera seigarren edo zazpigarren hilabetearen bueltan hasten dira lehen hitzak esaten. Hura lorpen handia […]

Kutunak, magiaren ahalmena

Gaur egun, niniei anbarezko lepokoak jartzen zaizkie, onuragarriak gertatuko zaizkielakoan: mina arintzeko, zirkulazioa bizkortzeko eta arnas sistemarako onak direla diote. Haurren sehaska edo logeletan ere ametsak harrapatzeko zintzilikarioak jartzen dira, gauean goxo-goxo lo egin eta amets gaiztorik izan ez dezaten. Azken garaian puri-purian dauden kutunak dira. Babestuta eta seguru sentitzeko beharra, ordea, ez da berria, […]

mutikoa barrez liburua eskuetan

Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko

Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Gabonetako oporretan haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta […]

neskato bat- ahoa zabal zabalik-abesten

Entrenatu, ez kirolean soilik

Inoiz ikusi baduzu haur bat ikuskizun batean, aho zabalik, erne-erne, ezin erneago, istorioan bete-betean sarturik… esperientzia estetiko batean murgilduta dago. Horrelakoetan, adierazpen artistikoak ardatz, aldi berean, disfrutatzen eta ikasten dute umeek. Ikasketa hori, gainera, ez da edonolakoa. Izan ere, bizitzen eta sentitzen diren esperientziak hobeki barneratzen dira, emozioekin konektatzeak hori baitakar. Bestela esanda, ikasteko modurik […]

webgune baten azala

guraso.eus, aita-amen premiak asetzeko gunea

era.eus-en helburu nagusia da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea, baita seme-alaben ikas-prozesua osatzea ere. Eta, familiek senideak dituzten modu berean ditu Era-k antzeko webguneak, helburu berdintsuekin ari direnak, guraso.eus kasu. Plataforma digital hori gurasoen premiak asetzeko gunea da eta, hortaz, orotariko gaiak jorratzen ditu. Gurasotasuna eta heziketa dira ardatza, jakina, baina bestelakoak […]

bi oinezko

Nafarroa Oinez 2018: “Bizi”

37 urte beteko ditu aurten Nafarroako Ikastolen aldeko festa nagusiak. Lehenbizikoa Altsasun ospatu zen 1981ean eta aurten, hain zuzen ere, hara itzuliko da. Horrekin, bada, festa antolatzen duten laugarren aldia izanen dute Sakanako herri horretan. 1981ean Etxarri Aranatzekin batera antolatu zuten, eta ondoren ere anfitrioi izan dira 1993an eta 2005ean. Ohikoa den bezala, festak helburu […]

Euskararen ibilbidean euskaltegiak bidelagun aproposak dira

Irailarekin batera euskaltegietan izena emateko epea zabaldu da, eta honekin batera helduok euskalduntze prozesuari berrekiteko edo hutsetik hasteko garaia. Izan ere, euskarak etorkizunerako aukera bikaina eskaintzen digu, bai familian euskara transmititzeko, zein euskal komunitatean sartzeko eta kultura gozatzeko. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako 35 toki entitatek eta euskaltegiek bultzatzen duten aurtengo kanpainaren leloa hauxe da:  “#Eman like […]