webgune baten azala

guraso.eus, aita-amen premiak asetzeko gunea

era.eus-en helburu nagusia da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea, baita seme-alaben ikas-prozesua osatzea ere. Eta, familiek senideak dituzten modu berean ditu Era-k antzeko webguneak, helburu berdintsuekin ari direnak, guraso.eus kasu. Plataforma digital hori gurasoen premiak asetzeko gunea da eta, hortaz, orotariko gaiak jorratzen ditu. Gurasotasuna eta heziketa dira ardatza, jakina, baina bestelakoak […]

bi oinezko

Nafarroa Oinez 2018: “Bizi”

37 urte beteko ditu aurten Nafarroako Ikastolen aldeko festa nagusiak. Lehenbizikoa Altsasun ospatu zen 1981ean eta aurten, hain zuzen ere, hara itzuliko da. Horrekin, bada, festa antolatzen duten laugarren aldia izanen dute Sakanako herri horretan. 1981ean Etxarri Aranatzekin batera antolatu zuten, eta ondoren ere anfitrioi izan dira 1993an eta 2005ean. Ohikoa den bezala, festak helburu […]

Komikiak irakurtzearen abantailak haurrendako

Modu bikaina irakurtzen ikasteko. Album ilustratuak bezala, komikiak oso egokiak dira irakurtzen ikasteko, prozesua biziki arintzen baitute. Irudiak erraz ulertzen direnez, testuak interpretatzen laguntzen dute, baita istorioa ere. Azken buruan, komikia kontaketa grafikoa da, istorio laburrak irudiez hornituak aurkezten dituena. Testua eta irudia bineta sekuentzialetan kokaturik, erraz jarraitzen da argumentua. Gainera, komikiaren lengoaiak sinboloak erabiltzen […]

Hiri-kanpaldiak, udarako aukera hobezina

Kanpaldi batera joatea esperientzia paregabea da, zinez berezia. Txikitan are gehiago. Sarritan, gainera, lehen abentura izaten da gure ingurutik kanpo. Oso bizipen aberasgarria izaten da. Izan ere, egoera berri horri esker, haurrek hainbat trebetasun eskuratu edo hobetuko dituzte, besteak beste, komunikazioan trebatuko dira, egoera ezezagunei heldu, taldean aritzera ohitu, gainerako haurrekin elkarlanean aritu… Ondorioz, balore […]

Eranafarroa-album-ilustratuak

Album ilustratuak: lehen irakurleendako oso aproposak

Album  ilustratuak ez dira liburu ilustratuak. Albumetan irudia eta testua osagarriak dira, hau da, marrazkiek ez dute soilik hitzek diotena islatzen, hitzek adierazten ez duten hori baizik. Horrela, albumak modu berezi batez irakurri behar dira, irudiek diotenari erreparatuz. Gaur egun, oraindik, ohikoa da irakurleek album ilustratuak eta liburu ilustratuak nahastea. Albumek testu gabe ere funtzionatzen […]

eranafarroa_hiru haur jolasean

Jolasa hizkuntza barneratzeko eta hizkuntza jolasteko

Pipitaki-papataki, nik dakina nork daki? Jolasak eragin positiboa du haurren garapenean, zalantzarik gabe. Haren bidez, dibertitzeaz gain, mundua ezagutzen dute, alegia, beraien ingurunea  aztertzen eta deskubritzen dute. Baina, beharbada, oharkabean pasatzen da haurren hizkuntzan nola eragiten duen. Izan ere, jolasak hizkuntza barneratzen laguntzeko eta garatzeko ahalmen handia du, besteak beste. Txiki-txikitatik haurrek jolasak baliatzen dituzte […]

Ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak

Beste hizkuntza bat duten familientzat euskara izan daiteke hurbiltzeko bidea eta, kulturen arteko aitortzan, haien hizkuntzei buruz interesa adierazteko bidea. Gure artean asko dira, ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak. Gurasoetako bat edo, agian, familia osoa beste kultura batean hazi eta ikasitakoa da, eta bertako hizkuntza seme-alabei emateko aukera daukate, nahiz […]

Lotarako kantak: lasai eta goxo gurasoen altzoan

Sehaska kantak umeei kantatzen zaizkien abestiak dira, erlaxatu edo lokartu daitezen. Esan daiteke kultura guztietan abesten direla, unibertsalak direla. Normalean, gurasoek kantatzen dizkiete seme-alabei eta horien bitartez segurtasuna, babesa edo hurbiltasuna transmititzen zaie umeei. Gurasoek ez dute zertan ahots ederrik izan, egoera horretan umeak babesa baloratzen baitu, ez ahotsaren kalitatea. Beraz, sehaska kanta hurbileko pertsona […]

aita-umeekin era nafarroa

Eskolaz eta familiaz kanpo euskaraz aritzeko aukerak izatearen garrantzia

Euskarazko hezkuntza eredua eta familian euskara harreman hizkuntza izatea oso garrantzitsuak dira seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko. Baina ezin dugu ahaztu eremu horietatik kanpo ere aukerak eskaini behar zaizkiela ikas-prozesua osatzeko eta hizkuntzaren erregistro informala ikasteko nahiz praktikatzeko. Familiatik aukera eman behar diegu hori guztia euskaraz egiteko, eskaintzen diren eskolaz kanpoko jardueretan izena-emanez, (ludotekak, kirola, […]

ipuina-irakurtzen era nafarroa

Seme-alabei ipuinak kontatzeko zenbait ideia

Denek badakigu zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: ➢ Gurasoekin lotura afektiboa eraikitzeko bidea izateaz gain, barrura begiratzeko aukera ematen digu; hitza jartzen die gure barruan gertatzen diren beldurrei, desirei, kontraesanei … gure emozioei. ➢ Ipuina ispilua da, bizitzari kanpotik begiratzeko. Ipuinak egintzen ondorioak erakusten dizkio haurrari, egintza konkretua. ➢ Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz […]