KANPOAN

Euskarazko kulturaz gozatzeko mila modu

Neguan sartu berriak, barnerako arratsalde asko izanen ditugu hurrengo hilabeteotan. Zer esanik ez Gabonetako oporretan. Beraz, garai bikaina dator kultur agendak astintzeko eta familian edo lagunekin aterpean planak egiteko.

Era-k ongi pasatzeko aukera guztien bilduma eskaini nahi dizue agendaren bidez: antzerkia, sormen-tailerrak, ipuin-kontalariak, zinema, txotxongiloak, magia, bertsolaritza, pailazoak… Mugitzeko arazorik ez baduzue, hoberena duzue “Agenda” atalean sakatzea. Hor Nafarroako jarduera guztien zerrenda aurkituko duzue, dataren arabera ordenatuta. Aldiz, jakin nahi duzuena bada zer den zuen herritik gertu antolatu dena, sakatu “eskualdeko agenda” eta zuena aukeratu.

Euskarazko kulturaz gozatzeko mila modu daude. Urtea ongi amaitzeko guk adibide eder bat eskaintzen dizuegu jarraian, Jokin Mitxelena eta Pello Añorgaren eskutik. Gozatu!