D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderak

D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderak

Umea izatearekin batera une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak bereganatuko dituzte gurasoek. Onena eman nahi izanen diote, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan. Beraz, hainbat erabaki gurasoen esku daude. Horien artean, besteak beste, haurra zein hizkuntza eredutan eskolatuko duten aukeratzea. Eta hori interesgarria da, halaber, berriki […]

Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Semearen edo alabaren zoriontasuna lortu asmoz hainbat erabaki hartzen ditu gurasoak, esaterako, elikaduraren, osasunaren, lotarako errutinen inguruan… Horietan bezala, hizkuntzarekin lotutakoak ere uneoro hartzen dira, modu kontzientean edo ez. Zergatik da garrantzitsua guraso aktibo izatea? Zein leku eman euskarari familian eta zer dago familiaren esku? Eskolan ahozkotasuna lantzen da gero eta gehiago, badakizu nola lagundu […]

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Nola lagundu seme-alabei haien autonomia garatzen? Eta autoestimua indartzen? Hezkuntza eleaniztunean, zein da familiaren rola? Zein eskolarena? Nola izan seme-alaben bidelagun euskararen ikas-prozesuan? Gero eta gehiago erabiltzen ari diren tresna teknologikoak, nola erabili segurtasunez, nola euskaraz? Seme-alabak eskolatzean, ez dira haiek soilik ikasteari ekiten diotenak. Gurasoak ere bidelagun dituzte hazkuntzan. Honezkero zenbat gurasok galdetu ote […]

Eskolako lanak eta hizkera informala Etxealdian

Eskolako lanak eta hizkera informala Etxealdian

Etxealdi honetan hainbat gurasok egoneza dute seme-alabei ikasketekin lagundu behar dietelako, eta horren inguruko zalantzak argitzeko Iñaki Eizmendik (Ebete) laguntza eskaini nahi izan die. Argi adierazi du aldaketa handia izan dela denentzat eta kezka euskaraz ez dakiten guraso askorena dela, baita euskaraz badakitenena ere. Hemen haren aholkuak jaso dira, baita hizkera informalari buruzkoak ere, haren […]

“Eskerrik asko, aita! Eskerrik asko, ama!”

“Eskerrik asko, aita! Eskerrik asko, ama!”

Etorkizunarekin amestean, itxaropenak eta nahiak nahastu egiten dira sarri, baita kezkak ere. Are gehiago seme-alaba jaioberrien etorkizunarekin pentsatzean, beren bizitza irudikatzen baita ezinbestean: zer nolako pertsona izanen den gerora, zer zaletasun izanen duen eta bakarren bati ere, urrutira joz gero, zer ogibidetan arituko den burutik pasatzen zaio. Hori bai, zalantzarik gabe, guraso guztien lehentasuna da […]

Haur ninien garapena estimulatzen: jolasak

Haur ninien garapena estimulatzen: jolasak

Gorputza ezagutzea eta mugitzen ikastea dira haurren garapenaren zutabeak bizitzaren hasieran.  Inguruan mundu oso bat dute deskubritzeko. Horregatik, nahiz eta zentzumenak bizitza osoan garrantzitsuak diren , are garrantzitsuagoak dira haurraren lehenengo urteetan. Helduek haurraren gorputza, zentzumen eta mugimenduaren garapena estimula dezakete jolas errazen bidez. Hona hemen ERAren baliabide bildumatik hartutako adibide sorta bat. Eskuekin jolasteko: […]

Txikien lehen eskola

Txikien lehen eskola

Nafarroako udalerri askotan, familiek euskarazko lerroa aukeratu dezakete 0-3 zikloan. Haur Eskolan hastean, haurrari ordura arteko mundu txikia zabaltzen zaio: familiakoak ez diren helduak ezagutzen ditu, hezitzaileak, baita adinkide asko ere. Oro har, ingurunea ezagutzeko aukerak biderkatzen zaizkio. Haur eskolak familia askoren topaleku dira, euskara familia-hizkuntza duten familiena, baita euskara ez den beste hizkuntza bat […]

Esperientzia pedagogikoa

Esperientzia pedagogikoa

D eredua, hamarkadetako esperientzia eredu eleanitza izaten. Askotan nabarmendu da euskarazko murgiltze ereduaren esperientzia pedagogikoa, esaterako Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek 2018. urtean egindako euskarazko hezkuntzaren aldeko kanpainan. D ereduak hamarkadak daramatza hizkuntzen transmisioaren alorrean. Murgiltze-linguistikoaren metodologian esperientzia handia metatu du, baita gurasoei sortzen ahal zaizkien kezkei erantzuten ere, etxerako lanak kasu, eta familien eskura baliabideak […]

umea amaren besotan

Haurren munduko hitzak eta hizkera mota, hizkuntza aberatsa eskuratzeko bidea

Ikerlari askoren langaia da hizkuntzak ikasteko gizakiok daukagun gaitasuna. Pentsatzen jarrita, miresgarria da haur txikiek hizkuntzaren ezaugarri eta alderdi guztiak ikasteko daukaten azkartasuna. Prozesu goiztiarra da, baina ez konplexutasunik gabea. Konplexutasun hori arintzeko hizkuntza guztiek badituzte haurrei bidea errazteko estrategiak (silaba gutxiko hitzak edo onomatopeiak erabiltzea, esaterako). Estrategia multzo horri “haur hizkera” deitzen zaio. Euskarak […]

neska era nafarroa

Murgiltze-linguistikoa eta hezkuntza eleanitza

Metodologia sendoko murgiltze-linguistikoa, hezkuntza eleanitza lortzeko bidea. Hizkuntza-murgiltzearen oinarria da ikaslea bere lehen hizkuntza ez den beste batean eskolatzea, eskola-edukiak ikasten dituen bitartean bigarren hizkuntza hori ikas dezan. Gainera, bide batez, balio du gizartean dauden desoreka linguistikoak orekatzeko. Izan ere, esparru sozial gutxiagotan erabiltzen den hizkuntzari, euskarari gure kasuan, hezkuntzaren esparrua ematen zaio. Beraz, urteetan […]