ume-txikia era nafarroa
Baliabideak

Haurren munduko hitzak eta hizkera mota, hizkuntza aberatsa eskuratzeko bidea

Ikerlari askoren langaia da hizkuntzak ikasteko gizakiok daukagun gaitasuna. Pentsatzen jarrita, miresgarria da haur txikiek hizkuntzaren ezaugarri eta alderdi guztiak ikasteko daukaten azkartasuna. Prozesu goiztiarra da, baina ez konplexutasunik gabea. Konplexutasun hori arintzeko hizkuntza guztiek badituzte haurrei bidea errazteko estrategiak (silaba gutxiko hitzak edo onomatopeiak erabiltzea, esaterako). Estrategia multzo horri “haur hizkera” deitzen zaio.

Euskarak ere haur hizkeraren tradizio ederra dauka, guraso askorentzat ezezaguna den arren. Hori da, adibidez, euskara eskolaren bidez edo helduaroan ikasi dutenen kasua. Haur hizkeraz gain, askorentzat zaila da haurren munduko hiztegi orokor aberatsa ere ezagutzea. Asko dira egoera horretan daudenak laguntzeko argitaratu diren gidak.

Adibide gisa, Nafarroako Gobernuak 2010. urtean argitaratu zuen Juan Ignazio Lizarraga Lazkanok egindako hitz, esaera eta kanten bilduma:

“Haurren munduko hiztegi txikia.”

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat