mugikorra era nafarroa
Baliabideak

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Haurrak gero eta goizago hasten dira tabletak eta telefono mugikorrak erabiltzen. Tresna teknologiko horiek telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte, hein handi batean, eta gero eta gehiago erabiltzen dira entretenimendurako.

Zorionez, badaude hamaika aplikazio, haurrak entretenitzen diren bitartean, hezi eta irakastea helburu dutenak. Eta euskaraz ere badaude asko eta mota askotarikoak. Euskarazko ipuinak entzun, margotu eta jolasteko aukera franko dago. Eskaini haurrei euskarazko aplikazioak, euskaraz gozatu dezaten!

Azkue Fundazioak euskarazko 50 aplikazio baino gehiago bildu ditu. Hemen dituzu.

 

Horietako batzuk aukeratu ditugu:

IPUINAK

  1. Ipuintxo ipuinak

Euskaraz egindako ipuin interaktiboen APP-a. Ipuinak irakurri, entzun, grabatu eta jolasteko aukera. 9 ipuin daude: Nor da Olentzero? Bazti otso zuria, Eguzkilorearen bila…

  1. Ipuinak Entzun

Gurasoek umeekin ipuin klasikoak entzuteko euskaraz. Grimm anaien eta Hans Christian Andersen-en ipuinak: Hiru txerritxoak, Ahate Itsusia…

  1. Irakurri dezagun

Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ipuinak irakurri, entzun edota bideoan ikusteko aukera. 12 ipuinen bilduma.

  1. Amilaren Urrezko Orrazia

Euskal mitologian oinarritutako liburu digitala eta bideojokoa.

 

JOKOAK

  1. Ku-ku gurekin jolastu nahi duzu?

Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzten gurasoentzat. Bi atal ditu, bat umeentzako eta bestea gurasoentzako. Margotzeko, bikote jolasak, ariketak…

  1. Ipuintxo jolasak

Ipuintxo bildumako jolasak: bikote jolasa, margotzeko, ariketak egiteko…

  1. Mitologi Park

3-10 urteko haurrentzako joko hezitzailea, euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek aurkeztuta: puzzleak, ezkutuan dauden objektuak aurkitu, galderak…

  1. Txantxarien errezetak

Jolastuz azkenburuko gozo-gozoak egiten ikasteko.

 

HAUR NAGUSIENTZAKO:

  1. Hatz10

Mekanografia ikasteko programa. Web aplikazioa da.

  1. Zer da zer? (Android / iOS)

Joko klasiko baten bertsio berritua, bakarka edo beste jokalari batzuen kontra erabil daitekeena. Irudi misteriotsuak eskaintzen ditu, galderen bidez zer edo nor den asmatzeko.

  1. Euskal Herriko geografia

Geografia lantzeko joko ezberdinak.

  1. Auskalo lite

Galdera-erantzun talde-jokoa, 8 urtetik gorako neska-mutilentzako nahiz helduentzako. Galderak bost arlotan banatzen dira: hizkuntza, matematika, musika, kirola-zinema-telebista eta ingurunea.