Haurrak plazan
Kanpoan

Hizkuntza da erabiliz zorrozten den tresna bakarra

Groenlandiako inuiten tradizioak dioenez, hizkuntza da erabiliz zorrozten den tresna bakarra. Bernardo Atxagak beste hitz batzuekin gogora ekarri zuen Abdelfattah Kilito irakasle marokoarraren ideia: “hizkuntza xaboiaren kontrakoa da, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago”.

Izan ere, denok dakigu hizkuntza aberasteko modurik hoberena dela bizitzako esparru guztietan erabiltzea. Familian erabil dezaketen haurrek asko ikasiko dute etxeko nagusiekin hitz eginez, baina horrek ez du beti ziurtatuko kalean, lagunartean, euskaraz komunikatzeko beharrezko esamolde eta baliabide guztiak barneratuko dituztenik. Hortaz, biderik onena da euskara ere testuinguru informaletan erabiltzeko ohitura sustatzea, alegia, kalean eta lagunartean.

Udan beti ez da erraza helduen lan-egutegia eta haurren eskola-egutegia ezkontzea. Horregatik, gero eta erakunde gehiagok antolatzen dute aisialdi-eskaintza, izan hiri-udalekuak, udako ludotekak edo udaleku irekiak. Euskarazkoak hautatuz  gero, aukera paregabea sortzen da, jolasaren bidez, eskolakoa baino informalagoa den esparruan lagun arteko harremanak euskaraz finkatzeko.

Jarraian datorren zerrendan euskarazko eskaintzaren parte bat dago. Informazio laburra da, baina familientzat lagungarria. Dena den, xehetasun gehiago nahi duenak bere inguruko erakundeetara (edo Euskara Zerbitzura) jo dezake eta informazio osagarria eskatu.

Hiri-udalekuak:

Altsasu (4-12 urte) ekainaren 20tik 28ra, uztailaren 2tik 27ra eta abuztuaren 1etik 30era
Izen-ematea maiatzaren 22tik 29ra (012 tel. edo www.altsasu.net)

Aranguren (4-12 urte) ekainaren 25etik 29ra eta uztailaren 16tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 15, 16 eta 17an (012 tel.)

Arazuri (3-9 urte)  abuztuaren 1etik 30eraneska eta heldua horma batean margotzen
Izen-ematea ekainaren 11tik uztailaren 5era Oltzalekun (948 32 23 10)

Areso (3-12 urte) uztailean
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Kirol Mankomunitatean: 948 60 45 45)

Artika eta Berriobeiti (4-12 urte) ekainaren 21etik abuztuaren 31ra (sanferminetan izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 9 eta 10ean (012 tel.)

Atarrabia (3-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra Karrikaluze Elkartean

Auritz, Aurizberri, Bizkarreta-Gerendiain, Luzaide, Nagore eta Orondritz (4-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 17ra. Izen-ematea ekainaren 1etik 12ra (948 79 04 05, Euskara Zerbitzua)

Berriozar (4-12 urte) abuztuaren 6tik 24ra
Izen-ematea maitzaren 25etik ekainaren 1era (012 tel. edo www.berriozar.eus)

Bortziriak (3-12 urte), uztailaren 2tik 27ra Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin, uztailaren 16tik abuztuaren 10era Lesakan
Izen-ematea maitzaren 21etik ekainaren 1era (948 63 41 25 / 680 65 06 50 / www.bortziriak.eus)

Burlata (3-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 31ra (abuztuak 13-17 izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 11tik 25era (012 tel. edo www.burlata.eus)

Doneztebe (3-12 urte) uztailaren 3 abuztuaren 31rabi mutiko jolasean
Izen-ematea maitzaren 18tik ekainaren 15era (948 45 00 17 / Udaletxean)

Egulbati (4-11 urte) uztailaren 16tik 20ra eta abuztuaren 20tik 24ra
Izen-ematea ekainaren 5etik 15era (012 tel.)

Elizondo (3-12 urte) uztailaren 30etik abuztuaren 10era
Izen-ematea maiatzaren 28tik ekainaren 1era (619 16 61 38 Dindaia)

Ergoiena (4-12 urte) uztailaren 16tik 31ra
Izen-ematea maiatzaren 31 arte (info@ergoiena.com, 948460141)

Erratzu (3-12 urte) uztailaren 16tik 27ra
Izen-ematea maiatzaren 28tik ekainaren 1era (619 16 61 38 Dindaia)

Erronkari (4-12 urte), udako 3 astez
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Euskara Zerbitzuan: 948 89 05 80)

Gares (6-12 urte), ekainaren 20tik uztailaren 5era
Izen-ematea (948340007, Garesko Euskara Zerbitzua)

Iruña (3-12 urte) uztailaren 2tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 14tik 25era Udal Erregistroan

Leitza (3-12 urte) ekainaren 25etik uztailaren 20ra
Izen-ematea maiatzaren 25etik ekainaren 1era (012 tel.)

Lekunberri (10-12 urte) 3 aste uztailean eta beste 3 abuztuan
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Kirol Mankomunitatean: 948 60 45 45)

Olatz (3-12 urte) ekainaren 20etik irailaren 7rahaurrak parkean
Izen-ematea maiatzaren 28tik 31ra (012 tel.)

Olazti (5-12 urte) ekainaren 25etik uztailaren 19ra
Izen-ematea apirilaren 23tik maiatzaren 4ra (012 tel.)

Olloki (4-10 urte) abuztuaren 20tik 31era
Izen-ematea ekainaren 18tik 22ra (012 tel.)

Sarriguren (3-12 urte) ekainaren 20etik 29ra eta abuztuaren 27tik irailaren 5era
Izen-ematea ekainaren 1etik 15era (948331611, euskera@egues.es)

Uharte (4-12 urte) ekainaren 20tik abuztuaren 31ra (10 txanda, sanferminetan izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 8tik 14ra (012 tel.)

Zaraitzu (4-12 urte), udako 2 astez
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Euskara Zerbitzuan: 948 89 05 80)

Zizur Nagusia (3-12 urte), ekainaren 20tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra (948 18 18 96, Berdintasunerako Zerbitzua )

Zubiri (4-12 urte) ekainaren 20etik 29ra
Izen-ematea ekainaren 6tik 13ra (012 tel.)