Santa Ageda_koplak

Santa Ageda: letra ikasi eta makila eskutan, puska-biltzara

Agata deunaren ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira Santa Ageda bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak. Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura negutik ernatu nahiko balute bezala. Aurreko asteotan nagusiki haurrak ibili ohi dira kantuaren letra ikasten, baita entsaiatzen ere, batera abestea eta makilaren […]

era-nafarroa-euskara-navarra-euskera-oporrak-vacaciones

Kontsultatu katalogoa, oparitu euskara

Eguberriak hemen dira eta galdera bat dabil airean: Zer oparitu seme-alabei? Ilobei? Bilobei? Oparitu euskara! Euskarazko Produktuen Katalogoak 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako milaka produkturen erreferentzia biltzen du: irudi bana, azalpena, adin-tartea, prezioa, e.a. Urtero egiten da hautaketa, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta, eta www.katalogoa.eus atarian jasotzen da. Bilaketa aurreratua botoiak aukera ugari. […]

KILIKIAK

Kilikiak, buruhandiak, erraldoiak eta zaldikoak!

Kalejiran, Iruñeko kaleetan barrena, nor dabil festa alaitzen?  Badira, bai, txarangak, gaitero eta txistulariak, baina haurren begirada harrapatzen onenak beste batzuk dira. Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, nor bestela? Iruñekoa, Iruñerrikoa, Vianakoa, Gardekoa…ez du axola nongoa izan, fenomeno honi ezin baitzaio ihes egin.  Festa-programa guztietan daude, osagai mugiezin eta kutunenak dira. Haurrek maite dituzte, eta […]

Agata deuna gaueko errituak Nafarroan

Agata deuna gaueko errituak Nafarroan

Agate deunaren ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira Santa Ageda bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak. Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura negutik ernatu nahiko balute bezala. Agate deunaren ospakizunaren harira, nolanahi ere, beste erritu batzuk ere egiten ziren Nafarroako hainbat tokitan. Neguko solstizioko […]

Neguko planak: Durangoko Azoka

Neguko planak: Durangoko Azoka

Iritsi da hotzaldia. Negu giroan gaude eta barnerako planak egiteko garaia da.  Adibidez?  DURANGOKO AZOKAra txangoa! Zer aurkituko dugu? Liburuak, diskoak, ikuskizunak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak… Guztira: 930 nobedade: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak 250 kultur ekitaldi 248 stand Noiz: Abenduaren 7tik 11ra Autobusen eta aparkalekuen informazioa hemen Hau da hau, zenbaki festa! […]

Bertsolaritza, ahozkotasunaren giltza

Bertsolaritza, ahozkotasunaren giltza

Gizakia animalia soziala den neurrian, ondoko lagunari edo lagunei adierazi nahi diena ongi, egoki, eta argi esaten jakiteak ez du preziorik, idatziz zein ahoz. Eta, jakina, idazteko gaitasunak lantzen ditugun moduan, ahoz komunikatzeko gaitasuna ere landu eta hobetu daiteke. Horretarako bide bat bertsolaritza dugu. Nafarroako eskola askotan, euskaraz ikasten duten 5. edo 6. mailako ikasleek […]

A ze baliabide sorta!

A ze baliabide sorta!

Hizkuntza bat zenbat eta gehiago erabili orduan eta erraztasun handiagoa eskuratzen dela garbi dago, baina egia da, era berean, hizkuntza hori praktikatu ahal izateko aukera eta toki aproposak izatea komeni dela. Horregatik, ez al litzateke lagungarria, erosoa… azken batean, zoragarria euskarazko baliabide sorta beti eskura izatea? Eskaintza zabala, ongi antolatua eta erabilgarria du ERA webguneak, […]

heldu bat eta haur bat izarrez betetako zeru ilunari begira

Udako zerua

Urteko edozein gau ona da gora begira jartzeko eta zeruko konstelazioak eta planetak bilatzeko. Udako solstizioak, gainera, zeru garbiak eta tenperatura epelak ekartzen ditu eta, beraz, ez dago plan hoberik: udako gauetan leku garai eta iluna bilatu, etzan lasai belardian, eta hasi zeruak musutruk eskaintzen duen ikuskizunaz gozatzen. Holandan “Zartagina” eta Ingalaterran “Goldea” deitu zioten […]

2020an ERANAFARROA atarian gehien irakurri diren artikuluak

2020an ERANAFARROA atarian gehien irakurri diren artikuluak

2020. urtean artikulu asko argitaratu dira ERAren webgune honetan. Guztiak ere 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduak, guztiak ere interesgarriak eta mamitsuak. Artikulu horietan askotariko gaiak landu dira: gurasoentzako aholkuak, euskaraz aritzeko baliabideak, aisialdiaren ingurukoak, kultur proposamenak… Webguneak berak izan duen jarraipena eta erantzuna ikusita, bistakoa da landutako gaiak oro har gurasoentzat interesgarriak eta erabilgarriak […]

ama-alabak ariketak egiten bide batean etzanda

Egoera kontrolpean: Eguneko kultur proposamenak etxeraino

Badira bi hilabete gure errutina gehienak errotik aldatu direla. Aurtengo udaberrian seme-alabek etxean egon behar dute nahi baino gehiago. Baina egon? Ez dute zertan egonean egon! Ezin ukatu egunerokoak irabazi duen intentsitatea, ezta? Lehen, asteak edo hilabeteak zenbatzen… Orain, aldiz, orduak! Nolanahi ere, egoera probetxuzkoa gertatzea lortu daiteke, are gehiago, proposamen interesgarri hauekin: Aurrena, era.eus-en […]