Lege Arduraduna

Agoizko Udala
IFK: P3101900C
Helbidea: Karrika Berria 22, 31430 Agoitz (Nafarroa)
info@eranafarroa.eus

Erabilera baldintzak

Lege baldintza hauek webgune honen erabilera baimendua arautzen dute. Webgunea Agoizko Udalak (aurrerantzean ERA.EUS) jarri du Interneten erabiltzaileen eskura. Lege-baldintza hauekin ados ez bazaude, webgune honetatik atera beharko duzu.

Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta legearekin bat erabili beharko du webgunea eta, bereziki, ez du honako gauzarik eginen:

– Ez du ezabatuko, kenduko edo manipulatuko “copyright”-a, ez haren titularren eskubideen gainerako identifikazio-datuak (edukietan sartuta daudenak), ez gailu babesgarri teknikoak, ezta edukietan bilduta egon litekeen beste informazio-mekanismo oro ere.

– Ez du sartuko webgunean edo hura euskarritzen duten informatika-sistemetan inolako aldaketarik eraginen duen edo eragin dezakeen programarik, birusik, makrorik, ezta beste edozein gailu logikorik edo karaktere-sekuentziarik ere.

– Ez du erabiliko edo instalatuko ERA.EUSek ezarritako kontrolak edo segurtasun-pasahitzak baliogabetzeko gauza den programarik edo gailurik; eta, debeku da, halaber, zifratze gakoak, sistemak edo algoritmoak deszifratzea, eta webguneko edo edozein erabiltzaileren beste segurtasun elementu bat deszifratzea ere bai.

– Debeku da webguneko pantailen kopia eta argazkia egitea, ERA.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

– Debeku da webgunearen edo haren iturburu-kodearen kopiak edo bertsioak egitea, ERA.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

– Debeku da, azkenik, legearen edo fede onaren kontrako jokabide oro.

Erantzukizunak

ERA.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileari -dela webgunearen birusengatik, dela webgunea erabilgarri ez egoteagatik, dela webaren beste edozein portaera txarragatik- eragin dakizkiokeen galeren edo kalteen gaineko erantzukizunik. ERA.EUSek bere esku dauden eta egun teknikaren egoerarekin bat heldu diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, webgunearen funtzionamendu ona bermatzeko eta erabiltzaileari inolako kalterik ez eragiteko.

ERA.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek isuritako iruzkinen edo iritzien gaineko erantzukizunik. Inolako eduki ezegokirik edo legea nahiz hirugarrenen eskubideak urratzen dituen edukirik atzematen baduzu, gure e-mailera jakinarazi dezakezu: info@eranafarroa.eus

Pribatutasun-politika

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, erabiltzaileek emandako datuak erakundeen erantzukizunpean sortutako eta mantendutako fitxategi batean gordeko dira.
Datu pertsonalen konfidentzialtasuna beti errespetatuko da eta soilik erabiliko dira eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, eskaerei erantzuteko, izapide administratiboak egiteko eta informazio teknikoa eta publizitate-informazioa bidaltzeko, ohiko bidetik zein bide elektronikotik.
Erabiltzaileak bere datu pertsonalak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubidea du. Horretarako erabiltzaileak info@eranafarroa.eus helbidera idatzi beharko du.

Estekak

ERA.EUSek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen web honi estekaturik dauden beste webgune batzuetan ematen diren zerbitzuengatik eta/edo informazioagatik. ERA.EUSek ez ditu kontrolatzen eta inola ere ez ditu gainbegiratzen estekaturiko webak. Esteka horietan aritzen diren erabiltzaileek helmuga-webetan azaltzen diren lege baldintzak kontsultatu beharko dituzte.

Jabetza intelektuala

ERA.EUS da web honetan sarturik dauden testu, irudi, logo, ikur bereizgarri, soinu, animazio, bideo, iturburu-kode eta gainerako edukien jabea, edota, bere kasuan, haiek erabiltzeko eta/edo ustiatzeko baimena du.

Web honen erabiltzaileek zilegi dute web honetan biltegiratuta dauden edukien erreprodukzioa edo biltegiratzea egitea, baina soilik beren erabilera pertsonalerako edota gure zerbitzuak kontratatzeko lege-baldintzetan baimenduriko xedeetarako. Horrenbestez, berariaz debekatua dago web honetan biltegiratutako edukien beste edozein transmisio, banaketa, erreprodukzio edo biltegiratze, osoa nahiz partziala, salbu eta ERA.EUSek aurrez eta berariaz baimena ematen badu.

Legeria eta Jurisdikzioa

Webgune hau Espainiako legeriaren mendean dago, eta web hau erabiltzetik inolako gatazkarik eta auzirik sortzen bada, bi aldeak Iruñeko (Nafarroa) auzitegien jurisdikzioari lotuko zaizkio. Iruñeko (Nafarroa) auzitegiei berariaz lotzeko klausula hau ez da aplikatuko auzia webaren erabiltzaileekin gertatuz gero, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera, kontsumitzaileen izaera badute; halakoetan, izan ere, bi aldeak kontsumitzailea bizi den Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mendean egonen dira.

Bertsioa

Lege Ohar hau 2017ko azaroaren 21ean emana da, eta, ezer aldatzen bazaio, webgunean argitara emanen da.