BaliabideakEtxean

Lotarako kantak: lasai eta goxo gurasoen altzoan

Sehaska kantak umeei kantatzen zaizkien abestiak dira, erlaxatu edo lokartu daitezen. Esan daiteke kultura guztietan abesten direla, unibertsalak direla.

Normalean, gurasoek kantatzen dizkiete seme-alabei eta horien bitartez segurtasuna, babesa edo hurbiltasuna transmititzen zaie umeei. Gurasoek ez dute zertan ahots ederrik izan, egoera horretan umeak babesa baloratzen baitu, ez ahotsaren kalitatea. Beraz, sehaska kanta hurbileko pertsona batek kantatzea da eraginkorrena, umea lasai lokartu dadin. Izan ere, niniak haurdunaldiko bosgarren hilabetetik entzuten du amaren eta haren ingurukoen ahotsa. Ordutik ezagutzen dituelarik ahotsak, efektu lasaigarria dute berarengan.

Euskaraz ere sehaska kanta ederrak iritsi zaizkigu belaunaldiz belaunaldi, ahoz transmitituak. Gehienak idatzi edo grabatu ez direnez, kantu asko aldatuz joan dira eta beste batzuk, tamalez, galdu egin dira.

Nolanahi ere, ERA.EUS atariko atal honetan hainbat sehaska kanta topatuko dituzu, baina horiez gain, azpimarratzekoak dira Alan Lomax ikerlari estatubatuarrak 1952an eta 1953an grabatu eta  honako disko honetan aurki daitezkeenak. Biak Nafarroan grabatuak dira, bata Erratzun eta bestea Uitzin, eta biek titulu bera duten arren, ez dira berdinak:

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat