ikusten era nafarroa
Baliabideak

Marrazki bizidunak eta filmak euskaraz

Aisialdirako dugun denboraren zati handi bat telebistaren aurrean pasatzen dugu. Telebistan euskararen presentzia txikia da, baina baditugu marrazkiak eta filmak euskaraz ikusteko zenbait aukera. Beraz, egin lekua euskarazko marrazkiei!

Ikerketek diote aisialdiaren denbora erdia telebistaren aurrean pasatzen dugula. Loa eta ikasketak edo lana kenduta, denbora gehien xurgatzen duen jarduera da. Bost helduetatik bik eta hamar haurretatik zazpik aitortzen dute telebista gehiegi ikusten dutela.

Hizkuntzak ikasteko prozesua ez da ikastetxera mugatzen, etengabea baita. Hortaz, haur eta gazteak telebistaren aurrean daudenean ere, hizkuntza bereganatzen edo indartzen ari dira. Neurri batean, gurasoen esku dago hizkuntza hori zein den erabakitzea.

Gainera, telebista haur eta gaztetxoen erreferente iturri nagusietako bat da. Gaztelaniatik eta ingelesetik etengabe jasotzen dituzten erreferenteak. Euskarazko erreferenteak ere izan ditzaten zaindu behar dugu.

Esan beharrik ez dago telebistan erabat nagusitzen dela gaztelaniazko eskaintza, baina euskaraz ikusteko aukerak ere badaude. Alde batetik, euskarazko telebista kateak ditugu (ETB 1, ETB 3, Xaloa…). Bestetik, teknologia berriei esker, marrazkiak eta filmak euskaraz ikusteko zenbait aukera dugu.

 

Hemen dituzue lotura interesgarri batzuk:

http://www.euskal-encodings.com/smf/
Euskarazko marrazki bizidunak, haur eta gazteentzako filmak eta kirol ikuskizunak doan jaisteko aukera. 200 marrazki baino gehiago eta haur eta gaztetxoentzako 500 filmetik gora.

http://www.eitb.eus/eu/hiru3/
ETB3 kateak haurrentzako programazioa eskaintzen du euskaraz. HIRU3n ikusgai dago programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.

Hiru3 aplikazioa
Mugikorretarako eta tableterako aplikazioa. Bertan ikusgai dago ETB 3-ko programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.