bi oinezko
bi oinezko
KANPOAN

Nafarroa Oinez 2018: “Bizi”

37 urte beteko ditu aurten Nafarroako Ikastolen aldeko festa nagusiak. Lehenbizikoa Altsasun ospatu zen 1981ean eta aurten, hain zuzen ere, hara itzuliko da. Horrekin, bada, festa antolatzen duten laugarren aldia izanen dute Sakanako herri horretan. 1981ean Etxarri Aranatzekin batera antolatu zuten, eta ondoren ere anfitrioi izan dira 1993an eta 2005ean.

Ohikoa den bezala, festak helburu anitz ditu: azpiegiturak zaharberritu, hezkuntza eredua sendotzen eta zabaltzen jarraitu, festa inklusiboa egin, kalitatezko hezkuntza baten bidean eta ikasleen aniztasunari arreta jarriz. Antolatzaileek azpimarratu dute aurtengo erronka nagusia dutela, beraz, inklusibitatea ikastetxearen esparru fisikotik harago, aisialdira, Nafarroa Oinezera, ekitaldi eta jarduera guztietara eramatea.

Jai giroa eta helburuak uztartuz, egitarau aberatsa osatu dute datorren urriaren 21erako, gazte zein familiendako ezin egokiagoa: kontzertuak, gazte-erronkak, kirol ikuskizunak, dantzak… Familia-ekitaldi batzuk nabarmentzearren:

  • 11:00etan Hodei Magoa (4. gunea)
  • 12:00etan Irrien Lagunak (4. gunea)
  • 13:00etan Kiki eta Moko pailazoak (3. gunea)
  • 15:00etan Potxin eta Patxin pailazoak (1. gunea)

Antolatzaileek hainbat argibide eman dituzte Altsasura joateko informazioari dagokiolarik, baita aparkatzeko tokiei buruz ere: trafiko plana.

“Bizi” bideoklipa: