Udalekuak, lagunekin abentura euskaraz

Udalekuak: lagunak, abentura, gaubela… eta euskara!

Zer dute udalekuek, berriz ere joan nahi izateko? Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: opor egun batzuk lagunartean pasatzea; gurasorik gabe joatea; gustuko jarduerak egitea, batzuentzat, gainera, sekula probatu ez dituztenak; herri ezberdinetatik etorritako neska-mutikoak ezagutzea… eta euskaraz aritzea! Anek, esaterako, gaubela misteriotsuak ditu gustuko, eta aurten ez du eskuargia etxean utziko. Horregatik, maleta prestatzeko zerrenda egiten […]

Udan ere ohitura onak transmitituz

Udan ere ohitura onak transmitituz

Udan, eta zauden tokian zaudela ere, euskarari lekua egin diezaiokezu. Igerilekuan, hondartzan, mendian, edo etxean… noranahi eramaten ahal duzu zurekin, nahi duzun euskarrian gainera: izan daiteke liburu bat, aldizkaria, musika, … Edozein aukeratuta ere, guztiak, bidelagun bikainak dira. Eguzkipean orduak aise pasatzen dira irakurriz eta abestiak entzunez. Ohitura onak urrats txikiekin transmititu daitezke: heldu bat […]

KILIKIAK

Kilikiak, buruhandiak, erraldoiak eta zaldikoak!

Kalejiran, Iruñeko kaleetan barrena, nor dabil festa alaitzen?  Badira, bai, txarangak, gaitero eta txistulariak, baina haurren begirada harrapatzen onenak beste batzuk dira. Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, nor bestela? Iruñekoa, Iruñerrikoa, Vianakoa, Gardekoa…ez du axola nongoa izan, fenomeno honi ezin baitzaio ihes egin.  Festa-programa guztietan daude, osagai mugiezin eta kutunenak dira. Haurrek maite dituzte, eta […]

Herriko espazioetan euskaraz aritzeko zenbait aholku eta baliabide, opor egun hauetan baliatu ditzakegunak

Herriko espazioak euskararentzat, baita oporretan ere

Herriko espazioetan euskaraz aritzeko zenbait aholku eta baliabide, opor egun hauetan baliatu ditzakegunak

Euskarazko udalekuak

Mesedez, utzi udalekuetara joaten…

Udalekuak oso aproposak dira haurrek udan ere euskaraz hitz egiteko, euskara informala praktikatzeko eta ez dezaten euskara eskolarekin soilik lotu.

Euskaraz aritzeko baliabideak Gabonetako oporretan eta aisialdian

Euskaraz aritzeko baliabideak Gabonetako oporretan eta aisialdian

Urtearen bukaerarekin batera Gabonetako oporrak eta aisialdia datoz. Gaua luze eta eguna motz, etxean biltzeko joera handia izaten dugu, baina badugu aukera, baita ere, kanpora atera eta hango eta hemengo ekitaldiez eta proposamenez gozatzeko. Jakina da, bestalde, iazko eta aurtengo Gabonak berezi samarrak izaten ari direla, pandemia dela eta. Baina egoera berezi hori gorabehera, badaude […]

Niña sentada sobre una maleta

Oporretan zoaz? Nola biziraun auto- edo tren-bidaian

Uda hemen da eta haurrek oporraldia dute eskolan. Hori dela eta, familia askok garai hau baliatzen dute kanpora joateko eta, sarritan, auto edo tren bidaia horiek luze-luze jotzen dute. Han dira Salou, Conil, Landak, Girona… Beraz, denbora hori arintzeko, zergatik ez probestu haurrekin jolasteko? Izan ere, nork ez du buruan txikitako garaiko bidaiok? Garbiketa-tunelean auto […]

heldu bat eta haur bat izarrez betetako zeru ilunari begira

Udako zerua

Urteko edozein gau ona da gora begira jartzeko eta zeruko konstelazioak eta planetak bilatzeko. Udako solstizioak, gainera, zeru garbiak eta tenperatura epelak ekartzen ditu eta, beraz, ez dago plan hoberik: udako gauetan leku garai eta iluna bilatu, etzan lasai belardian, eta hasi zeruak musutruk eskaintzen duen ikuskizunaz gozatzen. Holandan “Zartagina” eta Ingalaterran “Goldea” deitu zioten […]

UDABERRIKO PLANAK III: Baleen bila

UDABERRIKO PLANAK III: Baleen bila

Azkeneko eskola egunak dituzte haur eta gaztetxoek. Liburuak eta motxilak alde batera uztearekin bat udako oporrak hasiko dituzte, ohi bezala, ekainean, urteko egunik luzeenetan alegia, eguzki ordu gehien izaten den sasoian. Kanporako planak egiteko garairik aproposena, zalantzarik gabe. Beraz, etxekoak bildu eta adostu denon artean nora joan. Udako beroari aurre egiteko aukera franko ditugu gure […]

Udako aisialdi eskaintza euskaraz

Udako aisialdi eskaintza euskaraz

Maiatzaren bukaeran gaude, ikasturtea poliki- poliki badoa aurrera, eta haurrek berehala oporrak hartuko dituzte. Oporraldirik luzeena  heldu da eta horrekin batera planak egiteko garaia. Ehundaka asmo izaten ditugu udarako:  hondartzara joan, mendi buelta egin, jolastu, atseden hartu liburu bat irakurriz, pelikula bat ikusi elkarrekin… baina haurren hiru hilabete luzeko opor garaia ez dator bat gurasoenekin. […]