ipuina-irakurtzen era nafarroa
BaliabideakEtxean

Seme-alabei ipuinak kontatzeko zenbait ideia

Denek badakigu zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea:

➢ Gurasoekin lotura afektiboa eraikitzeko bidea izateaz gain, barrura begiratzeko aukera ematen digu; hitza jartzen die gure barruan gertatzen diren beldurrei, desirei, kontraesanei … gure emozioei.

➢ Ipuina ispilua da, bizitzari kanpotik begiratzeko. Ipuinak egintzen ondorioak erakusten dizkio haurrari, egintza konkretua.

➢ Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz berriak, euskalkiak, errimak, melodiak, hitz-korapiloak, asmakizunak… Gure amatxi eta aitatxiek utzi diguten ondarea mantendu, gorde eta txikienei transmititzeko ardura dugu.

➢ Ipuinek irudimena eta jakin-mina pizten dituzte, era dibertigarrian edukiak ikasteko bidea dira.

➢ Eta, batez ere, ipuinak gozamena dira: irudimenaz eta fantasiaz gozatzeko aukera paregabea.

Baina, badakizu ipuinak kontatzen? Ondoren hainbat ideia ematen dizugu:

  1. Ipuina aukeratu. Zer kontatu nahi diegu? Zer transmititu nahi diegu? Zer nolako istorioak gustatzen zaizkie?
  2. Ingurua girotu, konplikaziorik gabe, adibidez, manta batez sofa estali eta txalupa bat irudikatuz.
  3. Antzeztu ezazu, pertsonai bakoitzari ahots bat jarriz, tonua aldatuz…
  4. Barrea eragin: negar egin pertsonaia triste dagoenean, saltoak eman pozik dagoenean… horrelakoek barrea sortzen dute haurrengan.
  5. Gonbidatu haurra parte hartzera, bere iritzia eskatuz, hitz magikoak errepikaraziz edo kantaren bat abestuz.
  6. Garrantzia eman balioei, bukatzean ipuinaren mezuaz solastu seme-alabekin.
  7. Eta, batez ere, disfrutatu! Aprobetxatu unea seme-alabekin gozatzeko eta barre egiteko.

 

Hona hemen sarean aurkitu ahal duzun zenbait ipuin:
“Gaua eta eguna”,  http://www.ikusietaikasi.eus/2014/01/gaua-eta-egunaren-ipuina/
“Umeentzako ipuinak euskaraz”: http://www.etxegiroan.com/gazteak_euskara.php?hizkuntza=es
https://youtu.be/lepUnN-hWM4?list=PLW7k3eF38PI_Dain9ANOwrStUhsSDycva
*Informazio iturria: https://www.guiainfantil.com/blog/831/los-cuentos-historias-para-cautivar-a-nuestros-hijos.html