ARG:ERA
Ipuin interaktibo
BALIABIDEAKETXEAN

Atera zukua ipuin interaktiboei!

Ipuin interaktiboek zerbait berezia eskaintzen dute, bizipen berri bat, zentzumenen bidezko esperientzia bat, izan ere, ikusmenak, ukimenak eta entzumenak esku hartzen dute. Bada, ERAk dagoeneko 7 ipuin interaktibo sortu eta Ipuinak eta Literatura atalean argitaratu ditu.

Ipuin mota honek haurren zentzumenak pizten ditu eta irakurketa esperientzia paregabea ematen du, liburua ukituz, entzunez eta sentituz gozatu egiten delako: interakzio puntuetan klikatu, aurrera-atzera egin, irudiei erreparatu… jostatzeko aukera bikaina ematen du. Gainera, familian denbora pasatzeko aitzakia ederra da, elkarrekin irakurtzeko eta elkarren ondoan egoteko.  

Eta nola atera zukua ipuin interaktiboei? Bada, hemen dituzue zenbait ideia:

  • “Ez klikatu, aldez aurretik asmatu!”. Biziki emozionatuko da zurekin batera interakzio puntuak bilatzen. Zer gertatuko da klikatuz gero? Ea igartzen duzuen! Mugituko da? Nola? Soinurik eragingo du? …
  • Eta istorioaren hurrengo pasartera pasa aurretik, zer gertatuko da? nola jarraituko du istorioak?
  • Emaiozu protagonismoa semeari edo alabari, eskaiozu ipuina erakusteko, deskubritu dezala non klika daitekeen eta zer gertatzen den hori egitean.
  • Irakurtzen ikasten ari bada, elkarrekin irakurri ipuina narrazioa entzun baino lehen; bestela, amaren edo aitaren ahotik entzun dezala play-ri eman aitzin.
  • Liebana Goñiren ilustrazioak zoragarriak dira, elkarrekin aztertu, komentatu … Gainera, ipuinek askotariko gaiak lantzen dituzte: natura, animaliak, mugak… hitz egin horiei buruz.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat