Ongi etorri jaioberri

Haur jaioberriak dituzten familiak

Umea jaio eta garai berria etorri zaizu. Berarekin une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak zeureganatuko dituzu. Onena eman nahi izanen diozu, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan.

Lehen hitzak… eta ondoren datozenak

Gurasoendako zinez esperientzia ederra da ume-ninien garapena bizitzea, bertatik bertara ikustea eta parte hartzea. Denbora hartzen du prozesuak eta familiei une polit-politak ematen dizkie.  “Lehen hitzak” esaten dituen momentua, esate baterako, berezia da. Haur guztiek erritmo bera ez izan arren, gutxi gorabehera seigarren edo zazpigarren hilabetearen bueltan hasten dira lehen hitzak esaten. Hura lorpen handia […]

Kutunak, magiaren ahalmena

Gaur egun, niniei anbarezko lepokoak jartzen zaizkie, onuragarriak gertatuko zaizkielakoan: mina arintzeko, zirkulazioa bizkortzeko eta arnas sistemarako onak direla diote. Haurren sehaska edo logeletan ere ametsak harrapatzeko zintzilikarioak jartzen dira, gauean goxo-goxo lo egin eta amets gaiztorik izan ez dezaten. Azken garaian puri-purian dauden kutunak dira. Babestuta eta seguru sentitzeko beharra, ordea, ez da berria, […]

mutikoa tartako kandelei putz egiten

Urte askotarako!

Urtebetetzeak une garrantzitsuak dira haurtzaroan; baina etxeko txikientzat ilusioz beteriko eguna dena eromena izan daiteke helduentzat, ez baitira gutxi antolatu beharrekoak. Edonola ere, haurrekin batera egiten badugu, momentu atseginak pasa ditzakegu elkarrekin. Lehenengo lana gonbidapen txartelak egitea izan ohi da: eredu bat aukeratu eta lagun bakoitzarena prestatu. Gelaren dekorazioa ere izan daiteke elkarrekin egiteko beste […]

neskatoa koloretako bola igerilekuan

Dekalogoa: 10 aholku euskaraz hazteko

Zenbat gairen inguruko dekalogoak ezagutzen ditugu? Osasuna, elikadura, ingurumena, … Interneten ohikoak dira horrelakoak, baita gomendio sorta, iritziak, edo egitekoen zerrendak ere. Horien guztien ondoan, zergatik ez haurrak euskaraz hazteko dekalogoa? Hona hemen: Etxean… 1. Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera … Dena izan daiteke jolas, gozatu! 2. […]

mutikoa barrez liburua eskuetan

Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko

Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Gabonetako oporretan haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta […]

enborrak sutan

Olentzero eta neguko erritualak

Neguko festen zikloa Arimen Gauak zabaltzen badu ere, ospakizunen gailurra neguko ekinozioarekin heltzen da, dudarik gabe, eta harekin, Olentzero.  Sukilaren edo eguberritako enborraren pertsonifikazioa da, ziur aski, Olentzeroren jatorria. Sukila gabon gauean pizten zen eta sutan mantentzen zen urteberria hasi arte. Piztutako su horrek neguaren amaiera eta urte zaharra adierazten ditu, eta era berean, urte […]

Sator bat lurraren bihotzetik ateratzen.

Esperientzia E R R A L D O I A K txikiendako

Ene Kantak talde nafarrak kantu-bilduma berria aurkeztu du eta formatu bereziko ikuskizuna eskaintzera heldu da urte bukaeran. Lau emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen. Taldea 2011n sortu zen eta ordutik 4 disko argitaratu ditu, denak haurrentzako kantuekin. Oraingoan, Satorjator CD-DVDa argitara eman du, 2018ko azaroaren amaieran. 19 kantuz osatutako bilduma da, […]

Haurdunaldian hasten da soinuak jasotzen

Jaioko den haurraren zentzumenak tirriki-tarraka garatzen dira amaren sabelean. Entzumena, esaterako, hogeita laugarren asterako prest dago, eta hortik aurrera, umekiak amaren gorputzak osatutako orkestraren musika jasotzen du: bihotzaren taupadak, biriken soinua, sabelaren kantua eta ahotsen melodia guztiak. Horiek guztiak soinu ezagun eta lasaigarriak izanen dira jaiotzen den momentuan bertan, eta gero. Ahotsekin eta kantekin batera […]

ume bat land rover batean

Nor da Imanol Urbieta?

Euskaraz ikasi duten ume guzti-guztien bihotzeko fonotekan izen bat dago, Imanol Urbieta, berak jarri baitzion soinu banda haurtzaroari.   Musikari eta irakasle handi honen kantu zerrenda izugarria da: Jon Brown, Txiki txiki txikia, Uztaiak gora, Mac Mikel, Txoria nintzela, Astoa ikusi nuen, Alaken, Lotan nago, Aran txantxan… Irakasle izan zen 70. hamarkadan, ikastolak sortu berriak ziren […]

Ongi etorri jaioberri!, guraso berrientzako liburuxka

Umea izatearekin batera garai berria irekitzen da gurasoentzat eta familia osoarentzat. Seme/alaben jaiotzak poz handiko momentuak ekartzen ditu, eta baita ardura berriak ere; izan ere, haurrak zoriontsu izatea da gurasoen helburua, eta hori lortzeko baliabideak eskaini nahiko dizkiete seme-alabei. Horretaz gain, erabakiak hasten hartzeko garaia da, besteak beste, txikitatik zein hizkuntza ikasi behar duten erabakitzea. […]