Noiz: 2025eko uda. Izen emateak ekainaren 30era arte.
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).

Uda honetan gozatu euskaraz nonahi zaudetela Euskaraz Kilika programarekin (LH 3-6): Nafarroa osoko haurrak taldeka online elkartuko dira. Talde bakoitzean gehienez ere sei ume eta guztira 8 saio, horietako bakoitza 40 minutu ingurukoa. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…

Aukerak, bi aste, astean lau egunez (astelehenetik ostegunera), hainbat txanda aukeran:

  1. Uztailaren 15etik 24ra.
  2. Uztailaren 28tik abuztuaren 7ra.
  3. Abuztuaren 11tik 21era.
  4. Abuztuaren 25etik irailaren 4ra.

Txanda bakoitzaren ordutegiak: 10:00 – 10:40, 10:50 – 11:30 edo 15:20 – 16:00.

Izen-ematea: Doakoa da, baina plaza kopuru mugatua. Izena emateko jo dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika 2025 atalean.

Antolatzailea: Dindaia Fundazioa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Ekaina 15 @ 14:40
14:40 — 15:40

ERA

Izen ematea