Euskaraz Kilika aurrez aurre: Lizarra, Iruñea, Tafalla
Noiz: Izen emateak ekainaren 30era arte (Lizarrako saioa 23ra arte)
Non: Lizarra, Iruñea eta Tafalla
Adina: 10-12 urte (LH 5 eta 6).
Non: Lizarra, Iruñea eta Tafalla
Adina: 10-12 urte (LH 5 eta 6).
Uda honetan gozatu euskaraz Euskaraz Kilika programarekin, aurten baita aurrez aurre ere! Nafarroa osoko haurrak elkartuko dira, LH 5 eta 6. mailakoak, eta hiru lekutan eginen dira saioak: Lizarran, Iruñean eta Tafallan, horietako edozeinetan izena eman dezakezu. Aste eta leku bakoitzean lau egun, goizez, 8 ordu osotara. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…
Lekuak eta egutegia:
- Lizarra / Musika Eskola / uztailaren 1etik 4ra.
- Tafalla / Ludoteka / uztailaren 15etik 18ra
- Iruñea / Civivox Sanduzelai / uztailaren 21etik 24ra
- Iruñea / Civivox Juslarrotxa / uztailaren 28etik 31ra.
Bi ordutegi aukeran: 10:00-12:00 eta 12:00-14:00.
Izen emateak doan. Izen emate epea: Lizarrako saioa ekainaren 23ra arte, besteak ekainaren 30era arte. Dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika aurrez aurre atalean.





