Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da eta Samuel eta Vlad-ek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.

Teresa 6 urteko neska da eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.

“Teresa eta Galtzagorri” filma, Kanalduderen KiliK sailari esker ikusgai:

 

Kultur proposamen guztiak

 

 

Apirila 7 @ 21:00 — Ekaina 15 @ 00:00
21:00 — 00:00

ERA