Zure seme-alaben zoriontasuna nahi duzu, horregatik zaintzen dituzu hainbat kontu eta aldi oro erabakiak hartzen dituzu: elikaduran, zebrabidea gurutzatzean, lotarako errutinetan… Horietan bezala, hizkuntzekin ere uneoro egiten dituzu hautuak, ohartuki edo oharkabean, beti haurrari laguntzeko baina maiz, nola lagundu ziur jakin gabe. Euskara eman diozu baina, nola motibatu hitz egin dezan? Zergatik da garrantzitsua guraso aktiboa izatea? Zer dago familiaren esku, zure esku?

01 Euskararen transmisioa: mitotik errealitatera

02 Zergatik da garrantzitsua euskararen arloan guraso aktiboa izatea?

03 Familiaren esku dagoena: motibazioa eta erabiltzeko aukerak

Hizlaria: Paula Kasares Euskal Filologian nahiz Antropologian graduduna eta Soziolinguistikan doktorea da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle dihardu. Haurren hizkuntza sozializazioaren eta familien hizkuntza politikaren arloetan ikertzailea. Hiru libururen eta hainbat artikulu zientifikoren egilea.

“Familia euskaldunetan euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak” hitzaldia ERA Eskolen bigarren edizioan eskaini zen, 2021eko urrian, hiru gai edo bideo-piezatan sailkatuta.

Hitzaldia podcast formatuan:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat