Lege Arduraduna

Agoizko Udala
IFK: P3101900C
Helbidea: Karrika Berria 22, 31430 Agoitz (Nafarroa)
info@eranafarroa.eus

Erabilera baldintzak

Lege baldintza hauek webgune honen erabilera baimendua arautzen dute. Webgunea Agoizko Udalak (aurrerantzean ERA.EUS) jarri du Interneten erabiltzaileen eskura. Lege-baldintza hauekin ados ez bazaude, webgune honetatik atera beharko duzu.

Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta legearekin bat erabili beharko du webgunea eta, bereziki, ez du honako gauzarik eginen:

– Ez du ezabatuko, kenduko edo manipulatuko eduki bakoitzari ezarritako lizentzia, ez haren titularren eskubideen gainerako identifikazio-datuak (edukietan sartuta daudenak), ez gailu babesgarri teknikoak, ezta edukietan bilduta egon litekeen beste informazio-mekanismo oro ere.

– Ez du sartuko webgunean edo hura euskarritzen duten informatika-sistemetan inolako aldaketarik eraginen duen edo eragin dezakeen programarik, birusik, makrorik, ezta beste edozein gailu logikorik edo karaktere-sekuentziarik ere.

– Ez du erabiliko edo instalatuko ERA.EUSek ezarritako kontrolak edo segurtasun-pasahitzak baliogabetzeko gauza den programarik edo gailurik; eta, debeku da, halaber, zifratze gakoak, sistemak edo algoritmoak deszifratzea, eta webguneko edo edozein erabiltzaileren beste segurtasun elementu bat deszifratzea ere bai.

– Debeku da webguneko pantailen kopia eta argazkia egitea, ERA.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

– Debeku da webgunearen edo haren iturburu-kodearen kopiak edo bertsioak egitea, ERA.EUSek berariaz baimena ematen ez badu.

– Debeku da, azkenik, legearen edo fede onaren kontrako jokabide oro.

Erantzukizunak

ERA.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileari -dela webgunearen birusengatik, dela webgunea erabilgarri ez egoteagatik, dela webaren beste edozein portaera txarragatik- eragin dakizkiokeen galeren edo kalteen gaineko erantzukizunik. ERA.EUSek bere esku dauden eta egun teknikaren egoerarekin bat heldu diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, webgunearen funtzionamendu ona bermatzeko eta erabiltzaileari inolako kalterik ez eragiteko.

ERA.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek isuritako iruzkinen edo iritzien gaineko erantzukizunik. Inolako eduki ezegokirik edo legea nahiz hirugarrenen eskubideak urratzen dituen edukirik atzematen baduzu, gure e-mailera jakinarazi dezakezu: info@eranafarroa.eus

Jabetza intelektuala

ERA.EUS da web honetan sarturik dauden testu, irudi, logo, ikur bereizgarri, soinu, animazio, bideo, iturburu-kode eta gainerako edukien jabea, edota, bere kasuan, haiek erabiltzeko eta/edo ustiatzeko baimena du.

www.eranafarroa.eus webgunea bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, logoak, ikur bereizgarriak, soinuak, animazioak, bideoak, iturburu-kodeak, diseinuak, sorkuntzak, sofwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-PartekatuBerdin delako baimen pean. Baldintza horiek ondoko salbuespenak dituzte: gaztelaniazko testuak CopyRight lizentziaren pean daude, baita ERA.EUSenak diren irudiak ere (jabetza hori irudi bakoitzean adierazita egonen da).

Bestalde, erabiltzaileren batek webguneko edukiren bat argitaratuko balu, honakoa egin dezan eskatzen zaio: erabilera horren berri eman www.eranafarroa.eus webgunearen kudeatzaileari eta, kudeatzaileak berak hala eskatuko balio, analytics-ek emandako datuak edo bestela eskura litzakeen erabilera-datuak ematea.

Pribatutasun-politika

Datu pertsonalen babesa

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dugu emandako datu pertsonalak Agoizko Udalak tratatuko dituela (IFK: P3101900C) helbidea: Karrika Berria 22, 31430 Agoitz, Nafarroa; tel: 948336565; h.el.: info@eranafarroa.eus

Datu pertsonalen konfidentzialtasuna beti errespetatuko da eta soilik erabiliko dira eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, eskaerei erantzuteko, izapide administratiboak egiteko eta informazio teknikoa eta publizitate-informazioa bidaltzeko, ohiko bidetik zein bide elektronikotik.

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte eta pertsona horrek webgune honetan kontua izaten jarraitu nahi duen arte.

Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.

Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, info@eranafarroa.eus helbidera idatzi besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.

Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.

Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.

Estekak

ERA.EUSek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen web honi estekaturik dauden beste webgune batzuetan ematen diren zerbitzuengatik eta/edo informazioagatik. ERA.EUSek ez ditu kontrolatzen eta inola ere ez ditu gainbegiratzen estekaturiko webak. Esteka horietan aritzen diren erabiltzaileek helmuga-webetan azaltzen diren lege baldintzak kontsultatu beharko dituzte.

Legeria eta Jurisdikzioa

Webgune hau Espainiako legeriaren mendean dago, eta web hau erabiltzetik inolako gatazkarik eta auzirik sortzen bada, bi aldeak Iruñeko (Nafarroa) auzitegien jurisdikzioari lotuko zaizkio. Iruñeko (Nafarroa) auzitegiei berariaz lotzeko klausula hau ez da aplikatuko auzia webaren erabiltzaileekin gertatuz gero, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera, kontsumitzaileen izaera badute; halakoetan, izan ere, bi aldeak kontsumitzailea bizi den Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mendean egonen dira.

Bertsioa

Lege Ohar hau 2020ko urtarrilaren 13an emana da, eta, ezer aldatzen bazaio, hemen bertan argitara emanen da.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat