Literatura barandiladun eskailera bat da. Batetik eskailera da gaitasun linguistiko, komunikatibo eta literario batzuk eskuratu behar ditugulako eta horretan laguntzen digulako; eta bestetik, barandiladuna da horiek guztiak istorio baten bitartez eskuratzen ditugulako. Horregatik da hain garrantzitsua irakurzaletzea eta literaturara zaletzea.

01 Zer da irakurketa zaletasuna? Zaletasunaren eta gaitasunaren arteko aldeak

02 Nola zaletu euskarazko irakurketara? 5 gako etxetik eragiteko

03 Irakurzaletzeko euskarazko liburuak eta baliabideak

Hizlaria: Intza Alkain Haur Hezkuntzan graduatua EHUn eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Egun, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen Irakurzaletasuna sustatzeko Lantegietako dinamizatzailea da eta Liburu Gaztea eta Booktuberboom proiektuak kudeatzen ditu.

“Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat” hitzaldia ERA Eskolen bigarren edizioan eskaini zen, 2021eko urrian, hiru gai edo bideo-piezatan sailkatuta.

Bideo-pilulak:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat