Seme-alaben autonomia eta auto-estimua? 12:33. Zein dira haurren autonomia eta auto-estimuan eragin dezaketen gurasoen uste edo oztopoak? Nola jokatu beharko genuke gurasook seme-alaben autonomia sustatzeko?

Motibazioaren gakoak eta seme-alaben euskararen erabileran eragiteko pistak. 8:51. Zein motibaziorekin nahiko zenuke haurrak gauzak egitea? Zergatik ez du hitz egiten euskaraz guri gustatuko litzaigukeen adina?

Eskolako lanak etxean. Zein da gurasoen rola? 6:23. Ematen diodan laguntza behar duena al da? Zein muga jarri diezazkioket honetan ere?

Hizlaria: Nerea Mendizabal Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea da, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, haur/gazte eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

Bideo-pilula:

“Seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzen” hitzaldia ERA Eskolen lehen edizioan eskaini zen, 2020ko azaroan. Hitzaldian jorratutak gaiak hiru bideo-laburpen hauetan jaso ditugu. Izan ere, haurrek egiten duten horretan interesa izatea nahi dugu, eta, gainera, beren kabuz egin ahal izateko behar adinako segurtasuna izatea. Guzti hori euskararekin gozatuz egiten bada, gainera, are eta hobeki. Batzuetan, eskolako lanak etxean egin behar izaten dira eta, sarritan, une horiek neketsuak izaten dira. Antzeko egoera horiei aurre egiteko eta garrantzitsuak diren harremanak zaintzeko baliabide eta pilulak eskaintzen dira hitzaldian.

Hitzaldi osoa, editatu gabe: