Musika Eskolak Nafarroan
Musika ikasketen ibilbidea Musika Eskoletan hasten da. Nafarroako geografia osoan daude eta horietako askotan euskarazko lerroak daude; hau da, musika hizkuntza eta taldekako bestelako ikasgaiak euskaraz egin daitezke. Instrumentuen lanketan gorabehera gehiago egon ohi da, irakasleen euskara ezagutzaren arabera.
UDALERRIA | MUSIKA ESKOLA | EUSKARAZKO IKASKETAK (1) | INSTRUMENTUAK EUSKARAZ (2) | HARREMANETARAKO |
---|---|---|---|---|
Agoitz | Agoizko M.E. | Hasierako ikasmailak | 10/12 | 948334420 |
Altsasu | Altsasuko M.E. | Lerro osoa | 17/17 | 948564581 |
Antsoain | Antsoaingo M.E. | Musika Hastapena | 3/10 | 948382609 |
Barañain | L. Morondo M.E. | Musika Hizkuntza | 948185343 | |
Baztan (Elizondo) | Baztango M.E. | Lerro osoa | guztiak | 948452495 |
Bera | I. Fagoaga M.E. | Lerro osoa | guztiak | 948631205 |
Berriobeiti (Artika) | Orreaga M.E. | Lerro osoa | 616725218 | |
Berriozar | F. Casanova M.E. | Lerro osoa | 6/14 | 9483000430 |
Burlata-Atarrabia | H. Eslava M.E. | Lerro osoa | 7/19 | 948232371 |
Doneztebe | Agorreta M.E. | Lerro osoa | guztiak | esmusidoneztebe@gmail.com |
Erronkari | J. Gayarre M.E. | Zenbait instrumentu | 5/13 | musicaroncal@gmail.com |
Esteribar (Olloki eta Zubiri) | Esteribarko M.E. | Lerro osoa | 5/20 | 616725218 |
Iruña | J. Maya M.E. | Musika Hizkuntza | 948420985 | |
Irurtzun | Irurtzungo M.E. | Lerro osoa | 9/11 | 948600702 |
Lekunberri | Aralar M.E. | Lerro osoa | guztiak | 948504489 |
Lesaka | Lesakako M.E. | Lerro osoa | guztiak | 948637005 |
Orkoien-Oltza | Orkoiengo M.E. | Lerro osoa | guztiak | 948332549 |
Uharte | Uharteko M.E. | Musika Hizkuntza | 6/11 | musica@huarte.es |
Zaraitzu (Ezkaroze) | Zaraitzuko M.E. | Zenbait instrumentu | 7/11 | escuelamusicavalledesalazar@gmail.com |
Zizur Nagusia | Zizur Nagusiko M.E. | Musika Hizkuntza | 2/12 | 948189541 |
(1) Taldekako ikasgaiak euskaraz eskaintzen dira. Ibilbide osoa euskaraz egitearen bermea alda daiteke leku batetik bestera.
(2) Hainbat instrumentu (edo guztiak) euskaraz eskaintzen dira. Adibidez: 5/8 proportzioa (zortzi instrumentu eskaintzen dira eta horietako bost euskaraz)
Instrumentuaren aukeraketa
Musika Eskoletan instrumentu asko ikas daitezke eta haurrari zaila egin ohi zaio aukeraketa. Erabakita! bideo sorta dibertigarrian Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakasleek instrumentuen ezaugarri nagusiak azaltzen dituzte.
Era.eus-ek atal honetan eskainitako informazioa eguneratuko du datu berriak jaso ahala. Lan horretan lagundu nahi baduzu, info@eranafarroa.eus helbidera idatz dezakezu.