GUAU Gure Audioa

GUAU euskal audio-edukiak biltzen dituen doako plataforma da.

Podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak jasoko ditu.
Nahikoa da erregistratzea. MAKUSIko erabiltzaileek ez dute berriz erregistratu beharrik, pasahitz berdinarekin sartuko dira.

Haurrentzako audio-ipuinak ere bai.


Kuku! audio-ipuinak

Txikienentzako ipuin sorta: “Kokoriko”, “Ohean mendi artean”, “Inuiten mila zuriak”, “Ez da Munduan min handiagoa” eta “Dortokak lo egin nahi du”, Nazioarteko tradizioan eta baloreetan oinarrituta.

Sara eta Paulen abenturak

Bernardo Atxagaren “Logalea zeukan ekilibristaren kasua” antzerki obran oinarritutako 12 saio, 6 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Dodoa

Haurrek, kantuaren eta entzumenaren bidez, irudimena landuko dute, musika zaletasuna piztearekin batera. Entzuleek zenbait animalia, piztia eta mamu ezagutuko dituzte, besteak beste; eta Dodoaren zalantzak argitzen ahaleginduko dira.


Ipuin txiki soinu handi

Aita-semeak dira kontalariak eta haien etxeko sototik 24 audio-ipuin eskainiko dituzte, soinu eta efektuez baliatuta. 3 eta 6 urte bitarteko haurren gaiak jorratzen dira eta jatorrizko saioaren izenburua: Cuentazos con efectazos

Munduenea

Munduenea bertan bizi diren hogei kulturatako hiztunei jasotako ipuinak dira. Ipuinak Guau plataforman eta Youtuben ikusi eta entzun daitezke. Gainera liburu formatuan ere saltzen dira.

Adina: 6-10 urte. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, entzuteko eta irakurtzeko moduan. Lehenengo hamarrak bideo moduan ere ikus daitezke.

Sorgina Txirulina

Sorgina Txirulina webgunean ipuinak, audio-ipuinak eta liburua topatuko dituzu, euskara ikasi eta seme-alabekin praktikatu nahi duten gurasoentzat egokitua.


Etxegiroan

Etxegiroan ekoiztetxearen web- gunean euskarazko haur literaturaren audio-ipuinak topatuko dituzu.

Aittu.eus ipuin bildumak

Pako Eizagirrek aittu.eus webgunea sortu du, bertan, besteak beste audio-ipuin bilduma I, audio-ipuin bilduma II, mitologiari buruzko audio-ipuinak… topatuko dituzue.

Lo potolo

Lotarako audio-ipuin fikzionatu laburrak, idazle ezagunek sortuak (Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, J.Kruz Igerabide…), EiTB podcast atalean. “Lo potolo” liburuan oinarrituta.


Etxeko Ipuhinak

Euskalerria irratiak Etxeko Ipuhinak atala sortu du. Bertan ipuin kontalari askoren ipuinak entzun ahalko dituzue

Baztango ipuinak

Xorroxin irratiak eta Dindaia Fundazioak argitaratutako Baztango ipuinen audioak hemen entzungai.

Behin Bazen bilduma

Koldo Amestoy eta Bixente Martinezen audio-ipuinak bi kanaletan: spotify eta youtube.


Euskal mitologia haurrei kontatua

Liburuaren fitxa teknikoa eta euskal mitologiako audio-ipuinak entzungai.

Azalerako ipuinak

Ahozko tradiziotik eta literaturatik jasotako errimak, ipuin ttikiak, abestiak, altzo-jolasak, esku-jolasak… Maria Uriartek eta Saroa Bikandik egin dute 0-5 urteko umeentzako. Hemen ipuinen letrak eta azalpenak.