Noiz: 2021/04/10, 17:00
Non: Villatuerta. Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoa
Adina: 0-36 hilabeteko haurrak eta haien konfidantzazko heldu bat

Izen ematea: doan, baina izena eman behar: 622 154 523 whatsappean edo euskara.irantzu@gmail.com. Izena emateko datuak: familia unitateko telefono bat eta parte hartzaile bakoitzaren izen-abizenak, haurraren adina (hilabetetan) eta herria. Saioa beteko balitz, arratsaldean beste saio bat egingo litzateke.

Helburua: Ipuinak soinu eta doinuz lagunduz, haur kantutegiaren abestiak kantatuz eta mugimenduaren bidez, alegia, jolastuz, haurrari ingurunea ezagutzeko eta honekin harremantzeko abagunea eskaintzen zaio. Esperientzia gainontzeko haurrekin eta bere maiteekin partekatuko du.

Kontalaria eta musikaria: Haizea Loira Matxinena; musikoterapeuta, GIM psikoterapeuta, Musika Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakaslea, musikaria eta ipuin kontalaria.
Oharra: Goizeko saioa bete egin da, arratsaldeko 17:00etan bigarren saio hau eskaintzen hasi da.

Apirila 10 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA

Erreserba