25 ipuin labur: “Urrezko giltza”
Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…
“Urrezko giltza” disko-liburuak euskal tradizioan eta munduko tradizioan oinarritutako 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas-formula jarri zituen gure eskura. Patxi Zubizarretak familia baten urte osoko bizi-moduan kokatu zituen horiek guztiak, Jokin Mitxelenak egin zituen ilustrazioak eta Joserra Senperenak piano-musika sortu zuen.
Bideo honetan 25 ipuin labur horiek entzun daitezke Patxi Zubizarreta, Jose Ignazio Ansorena, Mari Karmen Odriozola eta Martin Tejeriaren ahotsetan, Senperenaren pianoarekin batera.

Apirila 9 @ 01:00 — Ekaina 15 @ 00:00
01:00 — 00:00
ERA

