Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

 

Leire Bilbaok hitzez eta Maite Mutuberriak irudiez kontatutako istorioari Pello Ramirezen musika gehitu dio Gaizka Uriartek bideo honetan.“Gerra ez du izenik” albumak 2013. urteko Etxepare Saria* irabazi zuen.

Epaimahaiaren hitzetan:

” Egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenduak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, bizi iraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratu honetan.”

Istorioa 1937ko Durangon kokatuta dago, gerra garaian.

Adina: 8 urtetik aurrera

(*) Etxepare Saria Nafarroako hainbat toki entitatetako Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin.

 

Apirila 7 @ 00:00 — Ekaina 15 @ 00:00
00:00 — 00:00

ERA

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat