Noiz: 2019/01/02, 17:30
Non: Muetz (Gesalatz). Udaletxea
Adina: 3 urtetik aurrera

Aurrena ipuin kontaketa eta ilustratzailea arituko dira aldi berean eta amaitutakoan, herriko elkartean, txokolate beroa eta opari zozketa izanen dugu etorritako haurren artean.

Ipuin saioan pertsona batek ipuina kontatzen duen bitartean beste batek koaderno handi batean marraztu egiten du. Lehenengo helburua dibertimendua eta une atsegina igarotzea. Honekin batera genero parekotasuna landuko da ahozkotasuna eta irudien bitartez eta zenbait estereotipo zalantzan jarriko dira.

Ordu beteko saio batean, istorio desberdinak kontatzen dira. Historia hauetan hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin. Emakumeen ikustezintasuna gaur egungo arazoetako bat da (beste askoren artean). eta honekin emakumeen “ez agertze” horri aurre egin nahi zaio.

2016ko “Kontukantoi” emanaldia Hernanin:

Urtarrila 2 @ 17:30
17:30 — 18:30

ERA