Antzerki emanaldia: “Etxerik txikiena”
Non: Berako Kultur Etxea
Adina: 6 urtetik goiti
Sarrera: 4 € (egunean bertan lehiatilan salgai, 16:00etatik aitzinera; edukiera: % 30)
Gehienez ere, erosle bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu).
Antolatzailea: Berako Udala eta Nafarroako Antzoki Sarea
Testuaren egilea: Maialen Diaz
Musikaren egilea: Asier Fernandez/Eneko Anaut
Zuzendaria: Rosa Diaz
Musika: Grabatua
Antzezleak: Laura Villanueva eta Eva Azpilikueta
“Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere “etxe berria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Normak, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute“.
Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izanen den ez dakitenean. Obra honek deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman pertsonalek daukaten garrantzian ere. Etxe bat lasaitasunez eta konfiantzaz egoteko lekua baldin bada, zein da horren unitate minimoa? Agian besarkada bat etxerik txikiena izaten ahal da…
https://youtu.be/zCHLZe4UzE0

ERA

