Antzerki emanaldia: “Ilargiaren atzean”
Non: Berako Kultur Etxea
Adina: 5 urtetik aurrera
Sarrera: 5 € (egunean bertan lehiatilan salgai, 16:00etatik aitzinera; edukiera mugatua).
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua – 948 Kultura programa
Laguntzailea: Berako Udala – Kultur Batzordea
Zuzendaria: Virginia Cervera
Dramaturgia: Maialen Díaz (Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako XVIII. Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketako testu irabazlea)
Antzezleak: Izaskun Mujika, Patrizia Eneritz, Sofía Díez eta Monika Torre
Konpainia: Malaspulgas
Koprodukzioa: Nafarroako Antzerki Eskola eta Iruñeko Udala
Sinopsia
Ilazki bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Grazianak, herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerkiak… ehuntzen (josten) ditu.
Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik, bakar-bakarrik igarotzen duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du.
Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko.
Ilargiari eta mamorroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

ERA

