Noiz: 2021/01/03, 18:00
Non: Lesaka. Harriondoa Kultur Etxea
Sarrera: 3 €

Jeffek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura . Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charliek, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du.

Baina Charlie konturatzen da itsasberan, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidaia-egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta piraten abentura ikaragarrian murgilduko dira.

Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan.

PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.

Urtarrila 3 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA