Antzerki kontzertua txotxongiloekin. Familia osoarentzat. Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, beste erritmo batzuetara eramanez: reggaea, rapa, bluesa…

Konpainia: Laenananaranja

Noiz: 2023/01/04, 18:00

Non: Berriobeiti. Artikako María de Maeztu Kultur Etxea

Sarrera: 5€ aldez aurretik, 6€ leihatilan.

Antolatzailea: Berriobeitiko udala

Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten. Eta honela, Arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea

Urtarrila 4 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA

Sarrerak