Noiz: 2026/01/02, 18:00
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Sarrerak: txarteldegian eta online, abenduaren 18tik aurrera. Iraupena: 60 minutu. Adina: +3 urte.

Kontukantari (2014) eta Kontukantari 2. Mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak Kontukantari 3. Zimurren artean kontukantari aurkezten du orain. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.

Sinopsia: Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi du haurra. Nanuk, adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela.

Urtarrila 2 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA