Antzerki musikala: “Txikia”
Non: Barañain. Auditorioa.
Adina: 4 urtetik aurrera
Prezioa: 5 euro
Antolatzailea: Barañaingo Kultura arloa
Mayak bere buruarenganako konfiantza galdu du azkenaldian: lagunek ez dute estimatzen, ikastetxez aldatzeari dion beldurrak sorgortu egiten du, etxekoek ez diote beren kezken berri ematen. Besteak bezain indartsua ez dela uste du, eta txiki ikusten du bere burua. Izan ere, Maya etxe zahar bateko hormen artean bizi diren txikitxoen ezkutuko mundu bateko biztanle txiki bat da! Txikia izanen ez da, bada!
Hori aski ez eta bere mundua arriskuan dela ohartuko da. Indarberritzeko eta ekiteko garaia da. Txikia izanagatik, Maya ahaltsua ere badela erakusteko garaia da.
Txikitxoen mundu bat agertoki gainean. Abentura bat. Musikal handi bat. Lorpen handiak eskuratzen dituzten pertsona txiki batzuen gaineko kontakizuna.


