Noiz:  2025/05/11; 11:30

Non: Iruña. Sanduzelaiko Civivoxa

Adina: + 4, heldu batek lagunduta

Prezioa: Doan. Izena ematea aldez aurretik

Meri ama izan berri da. Bederatzi hilabetez haur bat eduki du barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Era berean, kezka eta zalantza askoren iturri bihurtu da txikitxoa. Neska edo mutila izanen ote da? Nola heziko dut? Zer izanen ote da koskortzen denean? Zoriontsua izanen ote da? Gauza izanen ote naiz gauza guztiez arduratzeko? Marirekin batera (genero ez-bitarreko pertsonaia), zalantza horiei guztiei erantzutea lortuko du, doinu akuilagarri eta istorio biziekin batera eginen duten bidean.
Era jolasgarrian, lanak zaintzaren hainbat arlo ditu langai: emakumea, erantzunkidetasuna, autozaintza eta ingurumena zaintzea. Hori guztia, gizarte eredu inklusiboa aldarrikatuta.

Maiatza 11 @ 11:30
11:30 — 12:30

Iruña

ERA