Antzerkia: 104. haurra
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Adina: 5 urtetatik aurrera.
Sarrerak: 4 euro (txarteldegian bertan edo online Zizurarte webgunean)
Sinopsia: Jokin Oregik idatzi eta zuzentzen du familia-pieza hau, umezurztegi batean adoptatua izateko irrikitan dagoen neskato bat protagonista duena. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Harrera-familiak hara eta hona dabiltza, baina inork ez du 104. neska aukeratzen. Egun batean, beste umezurtz bat helduko da, 104. neskak lanarekiko ilusio bera ez duena. Hala ere, adopzio-familia batek aukeratu nahi duenak gogo aritu beharko da eta dena primeran egin. Lortuko al dute familia bat topatzea?
Familia-ikuskizun honek haurren esplotazioaz, identitateez, elkar laguntzearen garrantziaz eta egoera zailei aurre egiteko sormenak duen balioaz hitz egiten du, aktoreen antzezpena objektuen eta txotxongiloen antzerkiarekin nahastuz. Antzezlan honetan, adiskidetasunak eta amets partekatuak kemena ematen dute, hegan egin ahal izateko mundu bat sortzeko.


