Antzerki musikala: “Babian zaude”
Non: Iruña. Iturrama Civivoxa (Eskirotz k. 24)
Adina: 5 urtetik gora, heldu batek lagunduta
Izen-ematea: Jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte, hiru bide hauetako batean: online (www pamplonaescultura.es), aurrez aurre edozein Civivox zentrotan edo 948420100 telefonoan.
Julia ez da batere zentratzen, badirudi bere munduan bizi dela, Juliak hodeietan du burua… Amak deitzen dion bakoitzean, ez du lehenengoan erantzuten; bere lagunak Juliarekin jolasten ari direnean, askotan, galdu egiten dute. Kontua ez da Julia despistatua dela, baizik eta beti Babian dagoela. Baina zer dago Babian? Zergatik nahiago ote du bere irudimenaren zokoetan galdu? Agian ez du gustuko ikusten duena, bizi den mundua ez zaio ederra iruditzen, eta hori dela eta, nahiago du Babia urrunean bizi.
Babian zaude! irudimenaren aldeko aldarria da, gutxien gustatzen zaigun errealitatea aldatzeko guztiok dugun gaitasunaren aldekoa.
Konpainia: Producciones Maestras


