Antzerkia: “Barbantxo eta Txanogorritxo”
Non: Sarriguren. Institutuko gimnasioa
Adina: 3 urtetik gorakoak
Taldea: Kollins Klown
Antolatzailea: Eguesibarko Udaleko Kultur Alorra
Izen-ematea: Udalaren webgunearen bidez, inskripzioak atalean horretarako prestatuta dagoen inprimakian, emanaldia egin aurreko astelehenetik ostegunera. Plazak baino eskaera gehiago badago, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera-ordenaren arabera bete ahal izanen dira emanaldiaren egunean bertan.
Laburpena: Barbantxo eta Txanogorritxo dira gure kulturan gehien ezagutzen diren ipuinetako bi. Biek ala biek, motibazio ezberdinez, beren askapenerako bidea bilatzen eta aurkitzen duten heroi bana aurkezten dute: lehena, bere asmamena erabiliz, bere tamaina txikiagatik ukatzen zitzaion aitorpen familiarra eta soziala lortzeko; bigarrena, heldutasunerako eraldaketa pertsonal sakona esperimentatzeko, ezagututakoaren bidetik alde egiteko arriskuarekin eta, azkenik, arriskuekin harreman zuzena izanez.
Edukiera mugatua
Prezioa: doakoa

ERA

