Noiz: 2018/10/17, 19:00
Non: Iruña. Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar k.)

Adina: 6 urtetik aurrera, pertsona heldu batek lagunduta

Sarrera librea da eta ez da izena eman behar.

Trokolo antzerki-konpainiak egindako obra hau Klima-aldaketaren Nafarroako Bide-orriaren (KLINA) testuinguruaren barruan prestatu da. Klima-aldaketaren arazoa eta herritarrek horren inguruan duten eginkizuna jorratzen ditu umorearen eta didaktikaren ikuspegitik.
“Klina doktoreak eta Klin doktoreak gaixo oso berezi bat artatu behar dute, premiaz artatu ere. Sukar altua du, kontrolik gabeko dardara eta gasek eragindako intoxikazio-sintoma nabariak ditu. Miaketa egin bitartean, gaixoaren egoeraren errudun diren arrazoiez jabetzen dira; hain zuzen, Lurra bera da gaixoa. Diagnostikoa egin ondoren, medikuek jarraitu beharreko tratamendua ezarri dute.”

Urria 17 @ 19:00
19:00 — 20:00

ERA